Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.
Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.
2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea
Artxandako aixerrota
"Aixerrota Sondikako udalerrian dago, Artxanda gainean.
Bizkaiko haize-erroten historia hemen jaio zela esan daiteke, Bilbo gaineko muino honen gainean. Bertan, 1723an, Bilboko merkatari bik –Juan Herrerok eta Manuel Bildosolak- haize-errota eraikitzeari ekin zioten, sasoi hartako lehortearen ondorioz. 1725 urte aldean lanean jarri zuten. 1726an, esaterako, mila anega ehotu zuen. Hurrengo urteetan kopurua jaisten joan zen, harik eta, gainerakoak bezala, ehoketa baztertu eta baserri huts bilakatu zen arte. Martin Larrearen aginduetara altxatu zuten, bederatzi metro eta erdi altu egin zuten, ate birekin eta lau errotarrirekin. Hala karlistadetan nola 1937an borroka latzen erdian gelditu zen. 1937ko ekainean, Molaren osteak Bilbora sartzekotan zeudenean, Aixerrotak kalte larriak jasan zituen. Hala ere, galdutakoa konpondu eta gaur egun lerden altxatzen da Bilbo eta Txorierri arteko mendiaren buru".
Nora aldizkaritik jasoa
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina