Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2014(e)ko martxoaren 30(a), igandea

Eztao ibar bako mendirik.

Artibai eta Urko ibaien elkargunetik abiatuko naiz Kantauri itsasoraino

2004ko apiriletik Markina-Xemeingo Udala bertan kokatuta dago. Udalerrian hiri-jauregirik aipagarrienetakoa da eta Lucas Longa Gipuzkoako arkitektoak eraiki zuen 1666an Calatravako zaldunak, Juan José Fernández de Mugartegui y Mañozca jaunak, egindako enkarguari jarraiki.

Karmengo iturria 1787. urtean eraiki zen gailurrean Pragako Jesus Haurtxoaren irudia. Hori XX. mendean jarri zen. Zutabearen azpiko aldean harri zurizko lau obalo daude: batek hiribilduaren ezkutua adierazten du eta beste hiruak zubiaren eraikuntza aipatzen duten koartetoak. Dirudienez, Juan antonio Mogelenak dira, Peru Abarka literatura-lanaren egilearenak; azkenekoa XIX. mendearen  hasieran idatzi zen bizkaieraz.
«Carlos Irugarrena 
Vizcaico jaun dala
Marquiñaco urijac
Egin nau onela.

Ugarteco Axpeetan
Daucat Jatorrija
Ubide Zaconetan
Ecarri Ugarija.

Ur au ederra zala
Esanic aitubac
Alan arindu dira
Neque ta castubac».

«Karlos III.a 
Bizkaiko Jauna zenean, 
Markinako hiribilduak 
hala egin nau.

Ugarteko harkaitzen 
azpitik ateratzen naiz eta 
kanal sakonetatik ur asko 
botatzen dut.

Adituen iritziz, ura ona 
izateagatik, esfortzuak 
eta gastuek pena merezi 
izan dute

Udaletxe ohia. Udaletxe eraiki arte hiribilduan agintzen zuen Kontzejuak Erdiko kaleko kantoian, Xemeinen eta Elizabarriako San Pedroren elizan, egiten zituen bilerak. Gaur egun eraikin hori Bake Epaitegiaren egoitza eta Gizarte Laguntzaren Zerbitzuenzentroa da, baina biografiari erreparatuz, XVI. mendekoa da. Higiezinak eraikuntzan fase desberdinak izan ditu; hala, XVIII. mendean lehenengo eraikina zabaltzea erabaki zen, XIX. mendean berrikuntza eta banaketa berriak egin ziren eta bertan Rafael Zavala arkitektoak esku hartu zuen.

Kale berean etxe pinttua

Udal-arrandegia, 31 Artibai kalearen 1. zenbakia.


1. bide-seinaleak

Meabe auzora hurbiltzen

Igotz baserria


Santa Eufemiako 220 eskilarak

 Oiz Urregaraitik

Bedartzandi eta Iluntzar Urregaraitik

Helmuga, Kantauri itsasoa, Ondarroa

Urregarai Bedartzanditik

Pagoa eta Gorostia lagun

Bide-seinaleak

Ubilla Urberuaga auzoko baserria


Garo-metak


Goierri auzoko baserria

Bide-seinaleak

Santutxu


Nekazal-turismoa

Etxeko zaindaria, harriak eta lapikoa

Iturria

Bedartzandi

Ahuntzkumeak

Ama

Baserria


Bideko baserria

Laka goiko

Berriatua

 Nabo arloa

Merelludi auzoa

Berriatuako baserria

San Antolin baseliza


San Antolineko txorimaloa

Asterrikara bidea

Asterrikako XV. mendeko  Lorentzo Deunaren ermita gotikoa

Baserriko zaindariak

Ondarroara heltzen naiz Antiguako Santu
"Santutegi horretan ondarrutarren eta batez ere arrantzaleen zaindari den Antiguako Ama Birjina dago, XV. mendean egurrean landutako bidea. Santutegi hori izan zen herriko lehenengo eliza, eta bertako kanpai hotsek buruko gaixoak osatzen ei zituzten. Orobat, leku hori ipuin zahar askoren habia da. Baselizaren eta Antigua baserriaren ondoan jarri eta lasaitasuna da nagusi; paisaia ere izugarria da: Saturrarango haitzak, hondartzak eta Gipuzkoako kosta guztia, hau da, Kantauri itsasoa aurrez-aurre".


"Andra Mari Eliza gotiko berantiar estilokoa da, eta 1480an eraiki omen zen, elizaren kanpoaldea Bizkaiko apainduena da. Bere hormak lorez eta animaliez beteriko apaingarriaz daude apainduta, bertan daude baita ere "kortxeleko mamuak", flandestar-borgoniar estiloan egindako hamadi irudi eder dira. Erdi Aroko gizarte-klase desberdinak irudikatzen dituzte. Ezkerretik eskumara, erregea, xirularia, arrabitaria, bi erromes, bi soldadu, indudea, erregina, monjea, morroia eta zalduna".

"Zubiak garrantzitsuak dira Ondarroan, Artibai ibaia igarotzeko. Zubi Zaharra tokirik enblematikoenetakoa da. 1795ean harriz eraiki zuten, 1330etik zegoen zurezko zubi altxagarri zaharraren ordez". 

"Beste zubi garrantzitsu bi dira baita ere Plaiko zubia, Arrigorri hondartzara eramaten gaituen zubi birakaria eta Santiago Calatravak Euskadik egin zuen lehen lana, 1994an inauguratua".


 Likona dorretxea Ondarroako Kale Handian dagoen Erdi Aroko eraikina da.




Loiolako Iñaki Deunaren ama berton jaioa

Hori aldapa!


Izen bitxia!


Berrituako etxepintua


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina