Artibai eta Urko ibaien elkargunetik abiatuko naiz Kantauri itsasoraino
2004ko apiriletik Markina-Xemeingo Udala bertan kokatuta dago. Udalerrian hiri-jauregirik aipagarrienetakoa da eta Lucas Longa Gipuzkoako arkitektoak eraiki zuen 1666an Calatravako zaldunak, Juan José Fernández de Mugartegui y Mañozca jaunak, egindako enkarguari jarraiki.
Karmengo iturria 1787. urtean eraiki zen gailurrean Pragako Jesus Haurtxoaren irudia. Hori XX. mendean jarri zen. Zutabearen azpiko aldean harri zurizko lau obalo daude: batek hiribilduaren ezkutua adierazten du eta beste hiruak zubiaren eraikuntza aipatzen duten koartetoak. Dirudienez, Juan antonio Mogelenak dira, Peru Abarka literatura-lanaren egilearenak; azkenekoa XIX. mendearen hasieran idatzi zen bizkaieraz.
«Carlos Irugarrena
Vizcaico jaun dala
Marquiñaco urijac
Egin nau onela.
Ugarteco Axpeetan
Daucat Jatorrija
Ubide Zaconetan
Ecarri Ugarija.
Ur au ederra zala
Esanic aitubac
Alan arindu dira
Neque ta castubac».
«Karlos III.a
Bizkaiko Jauna zenean,
Markinako hiribilduak
hala egin nau.
Ugarteko harkaitzen
azpitik ateratzen naiz eta
kanal sakonetatik ur asko
botatzen dut.
Adituen iritziz, ura ona
izateagatik, esfortzuak
eta gastuek pena merezi
izan dute
Udaletxe ohia. Udaletxe eraiki arte hiribilduan agintzen zuen Kontzejuak Erdiko kaleko kantoian, Xemeinen eta Elizabarriako San Pedroren elizan, egiten zituen bilerak. Gaur egun eraikin hori Bake Epaitegiaren egoitza eta Gizarte Laguntzaren Zerbitzuenzentroa da, baina biografiari erreparatuz, XVI. mendekoa da. Higiezinak eraikuntzan fase desberdinak izan ditu; hala, XVIII. mendean lehenengo eraikina zabaltzea erabaki zen, XIX. mendean berrikuntza eta banaketa berriak egin ziren eta bertan Rafael Zavala arkitektoak esku hartu zuen.
Kale berean etxe pinttua
Udal-arrandegia, 31 Artibai kalearen 1. zenbakia.
1. bide-seinaleak
Meabe auzora hurbiltzen
Igotz baserria
Santa Eufemiako 220 eskilarak
Bedartzandi eta Iluntzar Urregaraitik
Helmuga, Kantauri itsasoa, Ondarroa
Urregarai Bedartzanditik
Pagoa eta Gorostia lagun
Bide-seinaleak
Ubilla Urberuaga auzoko baserria
Garo-metak
Goierri auzoko baserria
Bide-seinaleak
Santutxu
Nekazal-turismoa
Etxeko zaindaria, harriak eta lapikoa
Iturria
Bedartzandi
Ahuntzkumeak
Ama
Baserria
Bideko baserria
Laka goiko
Berriatua
Nabo arloa
Merelludi auzoa
Berriatuako baserria
San Antolin baseliza
San Antolineko txorimaloa
Asterrikara bidea
Asterrikako XV. mendeko Lorentzo Deunaren ermita gotikoa
Baserriko zaindariak
Ondarroara heltzen naiz Antiguako Santu
"Santutegi horretan ondarrutarren eta batez ere arrantzaleen zaindari den Antiguako Ama Birjina dago, XV. mendean egurrean landutako bidea. Santutegi hori izan zen herriko lehenengo eliza, eta bertako kanpai hotsek buruko gaixoak osatzen ei zituzten. Orobat, leku hori ipuin zahar askoren habia da. Baselizaren eta Antigua baserriaren ondoan jarri eta lasaitasuna da nagusi; paisaia ere izugarria da: Saturrarango haitzak, hondartzak eta Gipuzkoako kosta guztia, hau da, Kantauri itsasoa aurrez-aurre".
"Andra Mari Eliza gotiko berantiar estilokoa da, eta 1480an eraiki omen zen, elizaren kanpoaldea Bizkaiko apainduena da. Bere hormak lorez eta animaliez beteriko apaingarriaz daude apainduta, bertan daude baita ere "kortxeleko mamuak", flandestar-borgoniar estiloan egindako hamadi irudi eder dira. Erdi Aroko gizarte-klase desberdinak irudikatzen dituzte. Ezkerretik eskumara, erregea, xirularia, arrabitaria, bi erromes, bi soldadu, indudea, erregina, monjea, morroia eta zalduna".
"Zubiak garrantzitsuak dira Ondarroan, Artibai ibaia igarotzeko. Zubi Zaharra tokirik enblematikoenetakoa da. 1795ean harriz eraiki zuten, 1330etik zegoen zurezko zubi altxagarri zaharraren ordez".
"Beste zubi garrantzitsu bi dira baita ere Plaiko zubia, Arrigorri hondartzara eramaten gaituen zubi birakaria eta Santiago Calatravak Euskadik egin zuen lehen lana, 1994an inauguratua".
Likona dorretxea Ondarroako Kale Handian dagoen Erdi Aroko eraikina da.
Loiolako Iñaki Deunaren ama berton jaioa
Hori aldapa!
Izen bitxia!
Berrituako etxepintua