Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

Lan-bidea atseden-leku

Enkarterrietako Museoari esker Barbadun ibaian gora egin nuen ibilaldia Juntetxeraino, Urreztietaraino.
Muskiz-etik abiatu ginen, San Juan parketik hain zuzen ere, eta bertaraino RENFE-ren trenez baliatu nintzen.
Ibilaldia ibaian gora egin genuen.
Antzinako meatzetako trenbidearen bila abiatu ginen, Peñas Negras-etik datorren Il-arekin topo egin arte Pobal olara jotzeko.




Atzera bere bide berderantz Olla burdinola ikusi nuen.

Beti ibaian gora hurrengo burdinolaren bila, Valdibia.

La Aceña aspaldiko tren geltokia hurrengo helmuga.
Udalerri berri baten sartu ginen, Sopuertan, eta horren auzo batetik pasatu ere Mercadillo. Areitz Soroa baserri-eskola ondotik pasatu ginen Santiago baseliza bidean.
Loizaga-ko Santiago baseliza aterpe izan genuen hamaiketakoaz gozatzeko.
Indarrez barriztuta, eta eguraldia lagun, langarra, geratu barik Urreztietako juntetxeraino, azken 7 km.ak

Ibilaldi hau antolatu zuten guztiei mila esker bihotz-bihotzez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina