Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Azaroak 28, udagoieneko eguzki zuriaz gozatzen

Etxetik bertotik abiatu nintzen oinez 999 metrora, Belaute-ra.
Gaztainadi-tik jo nuen:

Eguzkia borrokan ari zen lanbroarekin.
Horri esker gizakion triskantzak ez nituen begi bistan:

Udazkeneko koloreez gozatuz heldu nintzen Pagasarri gainera:
Hortxe elurtegia; Zamaia, goizeko bidea; Eretza, eta Lunadako mendiak

Belautera Biderdi-tik hartu nuen:

Belaute zuri zuri zegoen:

Hortxe Arrabatxu, Pagero eta Gongeda

Urkitzu lepora jaitsi nintzen Zamaiara igotzeko. Bertotik Zaramilloko harrobia eta Meatzaldeko tontorrak:

 Alonsotegira jaitsi nintzen, eta FEVE-z baliatuz Botxo-ra


2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Azaroak 27, Nerbioi ur-jauzia

Delika-ra hurbildu nintzen Gibillo mendi-zerratik egun pasa egiteko. Edo hobeto esateko Ur-jauzia bertatik bertara ikusteko:
Herritik E.ra jo nuen, Bagate atakaren bila. Bidean gozatu nuen aretzez, arteez eta pagoez:


Gainaldean ikuspegia zabaldu zitzaidan IE.ra. Hortxe Untza herria, eta azealdean Gorbeialdea
H.rako norabidea hartu nuen nire eguneko jomuga atzetik


Nerbioi ibaia zeharkatu eta M.ra. Urduña borturantz. Bidean otsotegia
Atzera begirada
Bortuan bertatik ateratzen bidea. Abeltzainek erabiltzen dute euren abelburuak goiko larretara igotzeko. Udazkenean gaudenaren seinale
Delika-ra heldu naiz, eta bertako elizpean merezitako koputxoa egin dut
 Horiek geranioak! Arazoak 27, gezurra dirudi!