Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2013(e)ko uztailaren 4(a), osteguna

Abiadura hartu emanen kontra

Baserritik ogitan eta periodikutan Gernikara bizikletan joaten naiz, astia dut-eta, edo, agian, hobe esanda, astia hartzen dut-eta.
Garraio horrek inguruaz erreparatzeko aukera ematen dit, eta oraindik garrantzitsuagoa, bideko lagunekin hartu emanak izatea.
Atzo bertan, Forun, aspaldiko bi ezagun aurkitu nituen. Bata alaba haurdunarekin paseoan, bestea lobatxo zoragarriarekin.
Berriketan egon ginen, eta hango eta hemengo kontuei errepasoa eman genien.
Gaur bere bizikletan joan naiz, okinak ogia erdibitzen dit erosoago garraitzeko.
Bihar ea zer gertatzen den.
Garraio-laguna

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina