Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2024(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

Zarautz-Santa Barbara- Garate-Meaga-Santa Kruz baseliza-Indamendi-Urdaneta-Lizarra lepoa-Laurgain-Iturraran-Landarbide-Zarautz



Mahasti artean eta harrizko bidea zapaltzen hasi dugu gaurko ibilaldia

Santa Barbara
Zarautzetik Getariara zihoan bidetik gertu dago baseliza. Mendiaren gailurrean  eta bista ikusgarria du.
Eraikin berria egiteko ez zegoen nahikoa diru, eta 1704ko ekainaren 20an Iruñeko Gotzainak baselizaren alde limosnak emateko eskatu zuen. Jasotako diruarekin, jenero-dohainekin eta bizilagunek materialez hornitzeko eta haiek garraiatzeko eskaini zuten doako laguntzarekin, lanak abian jarri ziren berriz. Bost urte iraun zuten. Lanen ostean, ermita 1709. urtean bedeinkatu zen, nahiz eta hobekuntzek 1936. urtera arte jarraitu zuten. 
Urtero ematen ziren diru- edo jenero-dohainak ermita mantentzen laguntzeko. 1705. eta 1774. urteen artean, arrantzaleek baleen zatiak eskaintzen zituzten dohain gisa, eta, horren truke, txakolina oparitzen zitzaien (alderdi honetako ardo zuria). 1850. urtean, konponketa garrantzitsuak egin ziren, eta, 1995.ean, goitik behera zaharberritu zen.
Ipar-ekialdera begira dago, bi isurkiko estalkia du, oin angeluzuzena eta abside trapezoidala. Oso ondo egokituta dago lurraren erliebera, eta, fatxadara heltzeko, eskailera bat dago. Barruan, arku eskartzanodun egurrezko ganga bat ikus daiteke. Burualde poligonalaren gainean eta aldarearen atzean, diseinu klasikoko erretaula txiki bat dago, eta, bertan, Santa Barbararen irudia, ezaugarri ikonografikoak dituela. Gainontzean, koruak eta argiztapen-bao txikiek osatzen dute espazioa.
Garai batean, nekazariek kandelak pizten zituzten uztari kalte egiten zioten ekaitzen kontra otoitz egiteko. 
Gaur egun, meza bakarra izaten da, abenduaren 4an.

Bertatik Zarautz


Bidetik Getaria

Garate menditik behera Meagara heltzean arkamurka gehiago

Meagako frontoia
Getariako auzoa denez, horixe armarria
Errepidean gora Elkanorantz
Santa Kruz baselizan pista hartu

Bideko kuku-belarrak

Indamendigaina. Tontorrean Zestoa, Aizarnazabal eta Aia udalerriek bat egiten dute.
Bertotik Urdanetara

Sagarmanetako abereak

Saroberri baserriko pagaditxo zoragarria

Lizarra lepoan Lurgainerantz hartu nuen

Almizuriberri baserrirantz garo pila
Almizuriberri



Eserleku aparta baso-basoan!

Basoko bidea
Seinalea
Aia ingurua

Landarbideko ortutxoa
Zarauzko balkoia















 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina