Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2022(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Markina-Ziortza-Astoaganalepoa-Maume-Goiuria-Durango, eta bideko lagunak: taiwundarra, Mikola baserrikoa, txakurxudun mendizalea, eta Ikuspegi jatetxearen sortzailea

 Autobusera bidean Gran Viako ezkien usain gozoa!

Aurrezki Kutxaren aztarna
Ezagupenaren zaindari
Erdotzako Andra Mariaren baseliza
Markina-Xemeingo paisaia erlijiosoan hainbat tenplu interesgarri daude, baina ezin dugu inola ere alde batera utzi Erdotzako Andre Mariaren baseliza, landa gotikoko harribitxia. Artibai Ibaiaren ertzean kokatua, bere arkitekturak adierazten digu eraikinak Erdi Aroaren amaierako markinarren bizitza espiritualean eta sozialean zuen garrantzia. Inbertsio handia, ikuspegi materialetik, baina baita gustu estetiko nabarmenarekin egindakoa ere, da monumentu honen ezaugarria.

1500 inguruan eraikia, bere itxura garaiko tenpluen tipologia oso zabalduarekin bat dator. Oinplano angeluzuzenekoa da, eta bere hormak kareharrizko harlanduz eginak daude, egikera onekoak. Bertan, oinaldean, ojiba-formako ate dobelatu bat dago, eta, hegoaldean, bi leiho germinatu, horiek ere zorrotzak. Elizaren gainerakoa gezileiho estuen bidez argiztatzen da, baita absidea ere. Bere teilatua bi isurkikoa da, eta teilatu-hegalari eusteko erabiltzen den sisteman atentzioa jarri behar da. Hari eusten dioten beso-multzo bat da, zeinak hormatik irteten diren harrizko mentsulen gaineko habeetan bermatuta dauden.
Nabarmentzeko da presbiterioak bakarrik duela ganga, kanoi-ganga, hain zuzen ere, egikera soilekoa eta taulazkoa. Nabea ez dago estalita, eta, beraz, teilatuari eusten dion sistema ikus daiteke. Korua ere aipatzekoa da, erabat egurrez egina. Puntu horretan harrizko fabrikako eserleku bikoitz bat dago, deskribatu berri dugun ojiba-leihate bikoitzean dagoena. Deigarria da nabearen zorua, “arrain-hezurrean” jarritako adreiluz osatua baitago.
Barruan gordetzen diren irudiei dagokienez, Maria Magdalenaren XV. mendeko irudi bat nabarmentzen da, tradizioak Santa Apolonia bihurtu duen arren. Gainera, San Antonioren bi tailu ditu, baita Hungariako Santa Isabelen irudi barroko bat ere.
Bideko laguna
Artibai ibaia zeharkatzeko zubia
Kamiseta eskegia hegaztiak uxatzeko
Kukufraka
Moxalak eta behorrak. Inguru honeyan Taiwaneko andrazko arekin egin dut topo
Bolibarreko kanposantoa
Mikel Lertxundiren eskultura
Artibaia ibaiaren kontrako ortuak
Ziortzako monastegia
Kondairak dio 968ko Jasokunde Egunean, bertoko fededunak Gerrikako Santa Luzia elizan zeudela. Meza entzuten zeudela, arrano batek eliza horretako hilobi batetik garezur bat hartu zuen, hatzaparretan eroan, eta Ziortzako kokagunearen gainean askatu ei zuen, sasien gainera jausiaz- Hantxe eraikiko zen eliza. Hantxe, Bizkaian inoiz egon den kolegiata bakarra, gaur egun monasterioa dena. Ahozko tradizioak kontatzen duena harri gainean landuta geratu da betirako: Ziortzaren armarria arrano ageri da, garezurra hatzaparretan.
Kalagorriko apezpiku Don Gonzalo de Menak berreraiki eta handitu zuen Ziortzako Andra Mari eliza, eta 1380an eman zituen argitara abadetxearen arau izango zirenak. Sute handi batek Ziortzako zati handi bat erraustu zuen 1954ko urriaren 15ean. Ospitale zaharra, abadetxe berria, klaustroaren alboko etxe batzuk eta klaustroa bera erre ziren orduan. Urteetan hustura egon ostean, berriz, Nafarroako Olibako monasteriotik etorritako komunitate zistertarreko fraideek bizi berria eman zioten Ziortzari.

Galtzada
Bideko lagunak
  • Mendebaldeko atea: Erlijio gunerako ate nagusia da, puntu erdikoa eta Muxika-Butroi familiaren armarriagaz.
  • Ekialdeko atea: Armarri bera ageri da honetan, eta baita aipatutako arranoa eta garezurraren irudia era.   




Eliza: Jatorrian XIV. mendekoa da, gotiko estiloari dagokio. Barruan, Bizkaiko organo aspaldikoenetakoa gordetzen du. Eliza barruko zein atariko eskultura eta taila multzoa azpimarragarriak dira

  • Klaustroa: Berpizkunde garaikoa.
Bertoraino Done Jakue bidea ekarri dut
H.ra jo dut, Kortagurenerantz
Ziortzako monastegia atzean utzi dut
Bide bazterrean

Kortagurenean patxadatsu
Okiz baserria
Bedartzandi
Hamaiketakoaren ikuspegia: Okiz eta Okizberre
Mikolako andrazkoa fin-fin!
Astoagana lepora bidean zerua
Urdaibai aldatz erripetik

Oizeko haize-errotak
Berton txakurdun gizonezkoarekin topo egin dut
Egillauneko aspaldiko txabola
Urrutxu
Urdaibai
Bidegurutzea
Maume
Bidesinaleak
Babesean
San Lontzo baseliza
Baso-mutilak bazkaltzen eta deskantsuan, ordu bat guztira. Lan-ordutegia: goizeko 8etatik eguerdiko ordu bat arte: arratsaldez ordu bietatik seiak arte.
Neure paseorako ordutegia. Bai aldea!
Aspaldiko eskola. Gaurko bazkaltokia
Meume baserria
Meumebei
Maumeko atarirantz
Undakorta erreka
Maumeko ataria
Goiuriako Andra Mari baseliza. Bertoraino jaitsi izan naiz berriketa baten 85 urteko andrazko zoragarri batekin. Garaitarrak jaiotzez eta Goiuritarra lanez eta bizitzez. Ikuspegia jatetxea sortu zuen senarrarekin batera!
Anboto aldea
Mugarra









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina