Azkasaroi
Bazkaltokia
Pagadia!
Iturriotz
MARUTEGIKO GAZTELUA
Marutegiko gaztelua Araia herritik gertuko muino batean altxatzen da. Goi Erdi Aroan eraiki zen mugak defendatzeko. Murutegi izenarekin (baita Marutegi ere) ezagutzen den tokian dago. VIII. mendean sortu zuen Nafarroako Gartzia Iñigez erregeak Burundatik Arabako Lautadarako irteeran. Gazteluaren kokapen estrategikoagatik, funtsezkoetako bat izan zen Nafarroaren eta Gaztelaren arteko borroketan.
Gaur egun onartua dago Araxa edo Araia gaztelua Marutegi zela. XX. mendearen hasiera arte, gaztelu hori Iruñeko lehen erregetza garaian, hau da, Eneko Arista errege zela (824-852), egin zutela uste izan zen; 839. urtean, hain zuzen.[2]
Aldez aurretik arabiar jatorriko gotorleku bat egon zela uste den arren, zeinetatik bere izena datorkio; dirudienez, Marutegiko gaztelua IX. mendean eraiki zuen Gartzea Enekoitzek Iruñeko Erresumako mugaren defentsarako.
Defentsa-multzoa dorre batek osatzen zuen. Dorre hori ia menderaezina zen, sarrera laua ez zuen haitz batean kokatuta zegoelako, eta beheko aldean harresi-esparru bat zuelako.
Posizio hau Nafarroa eta Gaztelako Erresumaren arteko muga-lerrokoa izan zen. Barrualdea kostaldearekin San Adriango tunelaren bidez lotzen zuen bide komertziala babesteko funtzioak ere bere zituen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina