Olabarriko San Fraisku baseliza ondoraino ekarri gaitu autoak.
Goizeko lehen argiekin
Hasi dugu eguneko ibilbidea, eta Zamakola auzunea hementxe
Zamakolada 1804. urteko uztailean Bizkaian, Bilbon eta Ibaizabal ibaiaren bokale aldeko herrietan bereziki, gertatu zen herri-altxamendua izan zen, foruen aldekoa eta soldadutzaren aurkakoa.
Bilboko hiriaren eta Bizkaiko gainerako hiri eta herrien arteko tirabira eta konponezinek sortarazi zuten matxinada hura; zehazki, Simon Bernardo Zamakola Dimako eskribauak 1801ean Bizkaiko Batzar Nagusietan Abandoko portuaren alde aurkeztu zuen proiektuak piztu zuen auzia, eta hartatik datorkio Zamakolada izena.
Espainiako Karlos IV.ak portu horren eraikuntza onar zezan, Simon Bernardo Zamakolak errege haren ministro guztiahalduna zen Godoyri losintxa egin nahirik, portu horrek "Bakearen portua" izena emango zuen, Godoy Basileako Bakeaz geroztik (1795) "príncipe de la Paz" baitzen.
Simon Bernardo Zamakola
Juan Antonio Zamakola historialari ezagunaren anaia zen. Manurgan, Araban ezkondu zen 1785eko abenduaren 4ean, Maria Diaz Basurto Ortiz de Zaraterekin. Diman eraiki zuten etxea. Dokumentu batzuetan Sibario etxea zeukan izena besteetan Cruz de Cilbario etxea. Dimako errege eskribaua izan zen eta gero eta kargu garrantzitsuagoak izan zituen: Arratiako haraneko alkate, ahaldun Gernikako Batzarretxean, Jaurerriko errejidore eta justiziako idazkari. 1793. urtean Bilbon egin zen Merindadeetako Batzordeak Zamakola eta Francisco de Aranguren izendatu zituen Jaurerriko altxorra aztertzeko eta frantsesen gudarosteen aurkako plana antolatzeko. 1801. urtean Gernikako Batzarretxeak, Zamakolaren irizpideei jarraituz, Abandon edo Olabeaga aldean merkataritza libreko portuaren proiektua onartu zuen, baina Bilboko eskudunak erabaki horren aurka agertu ziren, Madrilek proiektua onartuz gero Bilboko portua hiltzera kondenatzen baitzen. Horren guztiaren ondorioz Jaurerriaren eta Bilboko hiriaren arteko gatazka sortu zen, Zamakolada deitua. Jaurerriak proiektua gauzatzeko batzordea izendatu zuen eta 1801eko abenduaren 31n Abandoaldean portua eraikitzeko baimena jaso zuen Batzarretxeak. Godoyekin adostu zuen lorpen hau. 1804. urtean etorkizuneko portuari buruzko erakusketa xehea egin zuen Gernikan baina handik gutxira matxinadak izan ziren Batzarretxeak derrigorrezko soldadutza onartu zuenean. Harrezkero etsai ugari izan zituen Zamakolak eta Nafarroako lurretara erbesteratu zen matxinada zapaldu eta deuseztatu zen arte. Geroago Bizkaiko Jaurerriko Batzorde Nagusiak Madrilgo Gortera bidali zuen ordezkari, Bizkaiko Foruak berriro ere indarrean jar zitezen, baina Fernando VII.ak Bizkaiko Foruak onartu zituenerako buruko eritasunak jota zegoen Zamakola.
Zamakoladaren ostean horrelako bertsoak entzuten ziren:
« | Don Simon Zamacola gizon onrradua, | » |
Azken urteak Diman bere etxean bizi zen, burua galdurik.
Zamakolako errota
Atxurierreketa baserrira bidean Aldamin eta Gorbeia
Leungane
Inungan lepoa azken aldapari ekin aurretik hamaiketakoa
Leunganegaina. 4 lagun topatu nituen
Gorbeia eta Lekanda
Txoko zoragarriak!
Olarreta lepotik Baltzolarantz
Baltzolako San Lorentzo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina