Gaur Degurixa aldera jotzeko San Juan Zar parajean kotxea utzi dugu. Ilargia geure buruen gainean izan dugu goizeko ordu hauetan
Deba ibaiaren iturriaren pagadien zehar horrelako pagotzarrez gozatzeko aukeraHarlosa formako zutik dagoen monolitoa, piska bat okertua HErantz. Bere altuera lurzoru gainean 2,13 m.koa da. Bere zabalera oinaldeko 1,65 m. eta goi-muturreko 1 m. tartean dabil eta lodiera 0,20 eta 0,27 m. tartean. Ardatz nagusiaren norabidea: IE-HM. Bere oinaldean lurrean kaltzatzeko erabilitako harriak ikusten dira. Bertako hare-harria.
Grabatu ezberdinak ditu muga gisara izan duen erabileraren ondorioz, ildoak, gurutzak eta hizkiak: IEko aurpegian E bat eta 3 bat; HEan 0,65 m.ko ildoa, 3 bat eta gurutz bat; HMko aurpegian B bat; IMko aurpegian 0,60 m.ko ildo bat eta gurutza. Gaur egun Eskoriatza eta Barrundia (Araba) udaletako muga da.
L. Peña SANTIAGOk aurkitu zuen 1980ean. Ez da industu.
Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
eta orridun tapauikitik
Txaramelpean hamaiketakoa
Hilarri txabolatik Andarto. Hurrengo baterako
Degurixan behorrak eta pottokak gustura!
Alabita arrateko pagotzarra!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina