Astearte hodeitsua
Iondegorta urtegi gaineko aparkalekuan kotxea utzi, eta bertatik lehen irudi M.ra Lekanda lainopean.Arimekorta parajean 40 bat haginetakoa dugu
Zenigortatik Apuntetza gainera
Bidean elorri okertua
Egiriñao
Inguruko txabolak
Urratxarantz
Txoko ederra!
Urratxa
Baia erreka. Baia Arabaren mendebaldeko herena iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen duen 60 kilometroko ibaia da.
Bideak Gorostiano txabolara irtetzen da. Bertan hamaiketakoa
Anbuloak. Antzinako porrusaldak, landatutako porruez edo basa-porruez gain landare honekin ere egiten omen ziren
Hemendik gora laino artean. Zaldiak tenpleu
Gurutzea. Maiatzak 19, eguerdiko 12ak, bakar-bakarrik Gorbeia tontorrean!
Gorbeiako tontorrean ezarritako gurutzea 1900an inauguratu nahi izan zuten, baina lanak atzeratu egin ziren. Obra, azkenik, 1901eko azaroaren 12an inauguratu zen. Gorbeiako lehen gurutzeak 33 metro zituen, Kristo hil zeneko adina gogoratzeko. Lutxanan egin zen, Serapio Goikoetxearen lantegian (Barakaldoko alkatea zen garai hartan). Lantegitik Izarrara eraman zuten trenez. Hara iritsitakoan, Zarateko bizilagunek gurdietan eraman zuten gailurreraino, 14 orduko bidaia eginda.
Inaugurazio ekitaldian, Zeanuri eta Zuia herriak senidetu ziren, udalerri horiek funtsezko eginkizuna izan zutela eta gurutzea eraikitzeko lanean. Gorbeiako zelaietako artzainek, inaugurazio egunean bertan han zeudenek, iragarri zuten gurutzeak ez zuela zutik luzaroan iraungo. 1901eko abenduaren 12an, gurutzea behera jausi zen, haizete baten ondorioz.
1902ko urriaren 1ean, beste gurutze bat ezarri zen eta 1906ko otsailaren 12ra arte egon zen gailurrean, hots, beste haizete batek gurutzea bota zuen arte. Geroago, 18 metro luze den gaur egungoa, hirugarrena, inauguratu zen.
E.ra jo dut Errekasiku bide bila.
Bedargogor
Errekasikuko pagoa
Errekasiku
Iñiger bidea
Dulau eta Aldamin
Bideko pagoa
Sarpoila
Uso-belarra
Behiak lasai Aldamiñapen
Gaurko jantokia
Aldamin
Zenigortapeko txabola
Larregoien
Aizpegi aterpea
Hagina
Aginaldeko txabola eta pagadia
Pagoak
Aparkalekuan bueltan, Lekanda laino barik
Zeaniko aspaldiko baserria
Iturria
Habiatik azken argiak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina