Araiako San Pedro lantegia
Aratzeko burdina meatzeei esker, egur ugari izateari esker, eta ura ere erruz zegoenez, Araian probintziako burdinola ezagunenetako batek egin zuen bidea.
Araian aurretik beste burdinola batzuk izan arren, "Araiako San Pedro" fundizio konplejua, Ajuriako fabrika, izan da dudarik gabe garrantzitsuena.1848tik bere itxierararte 1985ean metalurgiako beste enpresa askoren aurrekaria izan zen.Goldeek lehenik eta eultzilariek ondoren, esparru osora zabaldu zuten Araiaren izena. Bertan ezarri ziren estatu osoko indukzioko lehen labe elektrikoa eta Euskal Herriko lehen labe garaietako bat. Euskal Herriko lehen siderurgia enpresa modernoa izan zen Boluetakoarekin (Bizkaia) batera.
Ajuriako lantegiak bi mugarri ezarri zituen. “Enpresaren interesgarritasuna areagotzen da 1929an burdina gozoa ekoizten jarraitzen zuen enpresa espainiar bakarra bihurtu zelako, pudelaketaren prozeduraren bidez egiten zuen, eta 1933tik egur-ikatzezko lingote ekoizle bakarra ere bai. Hori gutxi balitz, enpresa Espainiako siderurgiaren historiako beste une garrantzitsu baten protagonista izan zen: 1906an, altzairua fabrikatzeko Espainiako lehen labe elektrikoa abiarazi zuen; azkar egin zuen bere fase esperimentalean zegoen teknologia hori, lehen probak hamar urte lehenago egin baitziren Europan”.
XIX. mendearen amaieran, Araiako San Pedro lantegiaren jabeek “Iturburua” izeneko presa eraiki zuten, eremuko baliabide hidraulikoei etekin handiagoa ateratzeko. Presak bi ubide zeuzkan: batak zentral hidroelektrikora eramaten zuen ura eta besteak lantegiko eta burdinolako instalazioetara. Ubideak euste-urtegi txiki batzuetan amaitzen ziren, uraren igarotzea erregulatzen zutenak lantegiko makineriari eragiten zioten turbinak mugiarazteko.
Ajuriako lantegiak “hainbat berritasun ekarri zituen: siderurgiako aldaketa teknologikoen azterketa, merkatuen ezagutza sakona -ordura arte guztiz ezezaguna-, kartel industrialen jaiotza, langileen bizi-mailari buruzko informazio zabala eta enpresa familiar baten estrategiak etekinak berrinbertitzeko. Etekin haietatik enpresa garrantzitsuak atera ziren, besteak beste, Ajuria y Aranzábal, La Azucarera edo La Iberia, Bizkaiko Labe Garaien jatorrizko muina”.
Lantegi honek, “faktore gutxi samar batzuekin, bere saiakera berritzaile muturrekoenek porrot egin ondoren, bizirik irautea lortu zuen, menderatzen zuen teknologia, baliabide “tradizionalak”, kokapen geografikoa eta merkatu bitxiak, hau da, estuak eta dibertsifikatuak, uztartuz”.
Lantegiko langile kopurua aldakorra izan zen, abagune ekonomikoen araberakoa; hala, 1961-1963an, 90 langile zituen, eta 1916-1920an, 216 izatera iritsi ziren. 1871n, langileen jatorria ondokoa zen: 20-25 Araiakoak, 35 Arabako beste herri batzuetakoak, 29 Bizkaikoak, 21 Gipuzkoakoak, 9 Nafarroakoak, 2 estatuko beste leku batzuetakoak eta 3 frantziarrak. Soldatak prestakuntzaren araberakoak izaten ziren. 1912. urteari erreparatuta, soldata handiena pudelaketan aritzen ziren langileek jasotzen zuten, 241 pezeta hilero, eta baxuena, aldiz, ijeztaile laugarrenek: 63 pezeta. 1867an, lanaldia hamabi ordukoa zen (hamar ordu eta erdikoa, jateko atsedenak alde batera utzita).
Burdinolen inguruan, ikatzaren ekoizpena sortu zen. XVII-XIX. mendeetan, kintal bat burdina lortzeko lau zama eta erdi egur-ikatz behar ziren, eta hori garraiatzea oso zaila zen. Burdinolak asetzeko ikatz beharrak eragin zuen inguruan ikazkin taldeak sortzea. Hainbat tokitatik hurbiltzen ziren soldata irabaztera.
Zirauntzara eroritako zuhaitzakGaroak pago gainean
Zirauntza errekaren iturburua
Zirauntza erreka Asparrenetik igaro eta Nafarroako lurraldean sartzean Burunda izena hartzen du, Arga ibaiaren adarretako bat da.
Ubide bazterreko zuhaitztzarrakIturriotz. Gozoa!
Bidea
Azkasaroi. Gaurko bazkaltokia
Pagotzarra haizearen menpe
Gorosotxotik Aratz
Kaltzada eta bidegurutze Leizarraten
Oltzako zelaia
Aitzgorri
Bidetik Aratz
Aitzgorri
Bidea
Domeniko zelaitik gora, pike!
San Adrianeko tunela
Kaltzada
Eskaratza
Ramonen txabola. Hamaiketakoa. Hondatua, penagarria!
Aitzgorrigaina Aratzetik
Araia aldea Aratzetik
Aratzgaina. Haizetea!
Hegoaldeko bidetik Aitzgorri
Bidea
Marutegiko gaztelua.
San Migel lepoko estela
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina