Egurrezko bidea eta ibiltaria
OkaEgurrezko bidea
Padura bertan
Egurrezko bidea
Lezkarietatik Ereñozar
Egurrezko bidea lezkari artean
Arteagako Isla Bekoko Argatxa iturburua
Gautegiz Arteagako, Isla Bekoko San Lontzo baseliza
Ozollo itsaserrota
Dike handi horretako behereneko puntuan ehotzeko eraikina jartzen zen. Beraren behealdean sorkiak edo gurpil motoreak instalatzen ziren. Itsasbeheraldien erdialdean edo ura askatzen zen eta beronek, eraikinaren petik pasatzean, gurpilei eragiten zien eta behe solairuko errotarriak birarazten zituen.
Ozollo aldeko baserriak
Arteagako gaztelua
Napoleón II.a eta Eugenia Montijo Frantziako enperadore-enperatrizek dorrea berreskuratzeari ekin zioten, Bizkaiko Batzar Nagusiei Eugenio Bonaparte beraien semea bizkaitar, 1856an izendatzeagatik eskerrak emateko. Izan ere, haren ama Arteagako orubearen jabea zen.
Arteagako dorretxearen datu sinesgarri zaharrenak XV. mendekoak dira.
Seguruenez, Joannes Roiz Abendaño Aramaionako Jauna izan zen eta Maria Gautegiz Arteagarekin ezkondu zen, eta horrela Gautegiz, Arteaga eta Muxika oinetxeak bere eskura igaro ziren.
Maria eta Joannessek hiru seme-alaba izan zituzten: Juan Galindez, Muxikako oinetxea bere eskura igaro zen; Fortun Garcia Abendaño Gautegiz eta Arteagako oinetxeak heredatu zituen; eta Maria alaba Santxo Hurtiz Zamudiorekin ezkondu zen.
Fortunen semea, Hortun Garcia II Abendaño edo Arteaga izan zen Arteagako etxea eraldatu eta bere gustura eraiki zuena. Arteagako oinetxe honetan basailuak eta errentak batu izan zituen lehena izan zen. Bere armarrian arte berdea zilarrezko larrean izan zen. Bi seme izan zituen: Pedro Hurtiz Aranzibia eta Joannes Perez Abendaño, eta 1356an Gaztelako Pedro erregeak traizioz hil zuen Legution. Arteagako oinetxea Martin Roizen, Arteaga eta Abendañoko bigarrenaren eskuetan, utzi zuen. Honekin hasi zen oinetxe bizkaitarraren oparotasuna.
Martin Roiz Maria Mendozarekin ezkondu zen, Orgazko Kondeen alabarekin, eta apurka-apurka, 1930. urtearen inguruan bere aita hil zuen oinordekoa izan zen Enrike III.etik jaso zuen ondarea aberasten joan zen.
1395ean, Adan Yarzak eta bere semea Garciak –Gautegiztarren leinukoak-, eta Pedro Hurtiz Abendaño –Hortun Garciaren semea, Arteagako bigarrena-, errotak direla eta zentzurik gabeko liskarretan aritu ziren eta odol ugari isuri zen, besteak beste, Pedro Jaunarenak.
Martin Roizen seme nagusia eta oinordekoa Fortun Garcia III Arteaga Abendaño izan zen. Berau, Maria Manriquerekin ezkondu zen, baina oso arin alargundu zen. Beranduago, Gonzalo Gomez Butroiren eta Maria Alonso Muxikaren alaba zen Maria Ines Juan Butroi eta Muxikarekin ezkondu zen.
Arteagako Oinetxeak oinetxe indartsuak sortzen eta ezkontzen bidez beste leinudun oinetxekoekin lotzen aritu zen. Horrela, Arteagakotik Arratzuko Montalbangoa, Mendatako Albizkoa, Kortezubiko Albizkoa, Ajangizko... datoz.
1468ko ekainean, urte horretako tentsioak zirela medio, Juan Alonso, Muxikako jauna, Arteagatarra desafiatu zuen Errenteriako zelaietan; lehenak bi mila gizon ekarri zituen eta Arteagatarrek, mila; baina Garcia Santo Domingok, Bizkaiko korrejidoreak, bakea hitzartzeko mahian jezar zitezela eskatu zien. Aipatzen dutenez Muxikatarrak konbentzitzen ari ziren bitartean Getxo eta Martiartuko oinetxetako bere aliatuak agertu eta treguari inolako jaramonik egin gabe Arteagatarren kontra jo zuten. Hildako ugari egon ziren, tartean Joannes Arteaga. Gainera, Fortun Arteaga buruzagia atxilotu zuten. Honek, bere eta bere lagunen zigorra Juan Alonsoren alde egitearen truke aldatu zituen.
Geroago, Juan Alonsok, berak emandako hitzari kasurik ez egin eta Arteagatarren etxeak, Sagarminagakoak, Sierra eta Belendizkoak... erasotu zituen berriro. Gainera, garrantzi gutxiagoko orubeak ere bereganatu zituen, nahiz eta horretarako pertsona ugari hil egin bazituen ere. Bizirik geratu zirenak Arratiara edo Gipuzkoara alde egin behar izan zuten. Ez zuen, ia, arteagatarren aldeko batere utzi.
Arteagatarren dorretxearen hondarretan zegoen etorri beharreko errebantxa. Fortun Garcia Arteagak, gatibualdia amaitu eta gero, apurka-apurka, dorretxea zaharberritzen eta militarki ezinhobeto egokitzen aritu zen. 1476an amaitu zituen lanak.
LEHENDABIZIKO ARTEAGAKO DORRETXEA
Orduko Dorretxeak –1476an- zuloa, zubi altxagarria eta budineriazko ate sendoa zituen. Era berean, horma lodiz eta 2,10 m-ko lodierako kanpo hesiz inguratuta zegoen. Hormaren gainean 5,75 m-ko altuerako almenak zituen.
Azkenengo lau angeluetan beste horrenbeste dorre edo kubo kokatu ziren. Hegoaldera begira zeudenen erradioa 5,10 m-ko zen bitartean iparraldera begira zeudenena 3,55 m-koa zen. Guztietan zegoen kulebrina deituriko antzinako artilleriako pieza luzea eta kalibre txikikoa. Gotorlekuaren erdialdean Dorrea eraiki zen hormatik 11-15 m-ra eta 17-12 m-ko aldeko oina zuela.
Eraikin berri eta eder hurarekin Arteagatarrek, Errenterian galdutako borrokatik zortzi urtera, lortu zuten Muxikako bere aurkariari erronka jotzea, baina oraingo honetan irabazle ateratzeko.
Oraingoan, Arteagak bere agindupean ondokoak bildu zituen: Urdaibai (Foruan), Albiz, Mezeta, Barrutia, Zubiaur, Sagarminaga eta Madariaga. Muxikakoen aliatuak ondokoa ziren: Butroi, Aretxunaga, Yartza, Ugarte, Kadalso, Getxo eta Martiartu. Borroka hau Kortezubiko zelaietan eta Gautegiz Arteagan (Lezertun, Oruen, Zelaietan eta Ozollon) gertatu zen.
Apur bat beranduago bakea etorri zen.
1496ko urriaren 24an Arteagatarren leinua bere jaiotetxeko maiorazkoa sortu zuen eta Avellanedakoarekin bat egin zuen.
Etxeen protagonismoa euren oinordekoetan pertsonalizatzen joango da, hainbeste tragedia sortu duen oinetxetik urrundu nahiko balute bezala. Iraganarekin izandako lotura haustu zuten. Orain seme-alabak ez dira lehenago hainbeste aldiz errepikatzen ziren Martin edo Fortun izenekin batailatuko. Orduan hasi ziren agertzen ondoko izen eta tituluak: Fernando Arteaga Gamboa, Juan Arteagaren ondorengoa, eta Arteagatarren oinetxearen eta Avellanedako etxearen oinordekoa, Pedro Arteaga Gamboa, Maria Arteaga edo Ignacio Arteaga.
Arteagatarren etxea, apurka-apurka, gainbehera dator, bere jabeak eta jaunak Espainiako gorteari so gehiago egiten zietelako, ospe handiagoa baitzuten. Arteagako oinetxea kontu gutxirekin jokatu zuenez, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, bere dorretxe nagusia nekazal-etxe bihurtu zen. Halere, oraindik besteak baino apur bat garaiagoa zen eta kanpoko horma eta bere lau kubo edo almenadun torreoiak ukitu gabe geratu ziren.
1622an Don Pedroren heriotza gertatu zen. Hortik aurrera jabegoa senidetik senidera igaro zen, bere anaia Cipriano Portocarrero, Artilleriako Koronela, agertu zen arte. Honek bi alaba izan zituen. Nagusiena Granadan jaio zen.
1826ko maiatzaren 5ean Maria Eugenia Guzmán Portocarrero, geroago ospe handiko Frantziako Enperatriza (Montijoko Kondeen Alaba... Arteagako oinetxe zaharraren oinordekoa; Fortun, Santxo, Martin Ruiz, Joannes eta Pedro Gamboa Arteaga Arteagatarren oinetxearen leinuko semeen iloba) izango zena, jaio zen.
1851n, begi urdin eta malenkoniatsudun andere eder hau Parisko Eliseoko jai batean paseatzen zebilela, Napoleon III.ak, Carlos Luis Napoleon Bonapartek, emakumean erreparatu zuen. Horrela, 1853ko abenduaren 2an, titulu inperiala zuenetik urte batera, emakume eder horrekin ezkondu zen.
Arteaga inperiala zen. Bitartean frantses-inperioak oinordekoa behar zuen berehala. 1856ko martxoaren 14an Eugenio Luis Juan Jose Bonaparte jaio zen
Haur inperialaren jaiotza Bizkairaino heldu zen. 1856ko uztailaren 16an, Batzar Orokorren bilkuran, printze jaioberria “jatorrizko bizkaitarra” izendatu zuten.
1856ko irailaren 13an, Batzarrek eskatuta, ordezkari bizkaitar guztiak sortu berri zen familiarekin elkartu ziren Biarritzeko egoitza inperialean, Villa Eugenen alegia. Hurrengo egunean, gertu dagoen Baionan, galako banketea ospatu zuten. Bertan, Napoleonek kantauri harlauzaren mapa ireki zuen eta galdetu ere bai bere emaztearen arbasoak nongoak ziren. Bikotearentzat ez zirenez ezagunak Senatik ia dorretxeraino nabigatzen joan zitezkeela entzudakoan aho bete hortz geratu ziren.
Enperadoreak interes handia erakutsi zuen eta Bizkaiko Foruen ale bat eskatu zuen. Era berean, Sevresko Fabrika Nazionalari enperatrizaren aurpegiarekin, berearekin eta Eugenio Luis Juan Jose Bonaparte jatorrizko bizkaitarrarenarekin hiru jarroi egitea eskatu zion Bizkaiko Aldundira bidal zitezen. Oraindik bertan daude bai eta enperatrizak egindako oparia ere, 70 argi baino gehiagoko urre kolorezko brontzezko lanpara handia alegia.
Frantziako enperadoreek, Napoleon III.ak eta Eugenia Montijok, egindako izendapena eskertu nahirik Arteagatarren dorre zaharra zaharberritzeari ekin zioten.
BIGARREN ARTEAGAKO DORRETXEA: ARTEAGAKO GAZTELUA.
Proiektua 1856an Couvrechet Leku Inperialetako arkitekto frantziarrari agindu zioten, gaztelua osorik konpontzeko edo berriz eraikitzeko. Arkitektoa bigarren aukeraren alde azaldu zen, dorre berria eraikitzearen alde, zaharra ez baitzitzaien inperio-egoitzaren beharrizanei egokitzen. Hura berriz eraikitzeko aukera horrek Eugéne Viollet-le-Duc-en irizpide errestaurazionistaren eragin handia jasan zuen, hasierako irudia berreskuratzeko irizpidearena alegia.
Horrela, Arteagako leku hartan eraiki zen jauregi neoertarokoa, Frantziako arkitektura gotikoan inspiraturiko omenaldiaren dorre moduko dorretzarra, Erromantizismoak estilo gotikoz egin zuen berreskurapenaren eragin handia jasan zuena. Erlazio-zirkuluari dagokionez, adierazi ahal da ezen donjón de Beaucaire-ren hitzez hitzeko transkripzioa dela, frantses Midikoa. Antzinako dorretik, partzialki, kanpoaldeko hormak bakarrik aprobetxatu ziren. Hormotan portada deigarria ireki zen.
Obra hasi eta hiru hilabetera Couvrechet hil zen, Anceletek ordeztuko zuena, Ancelet Frantziako errege-etxeko arkitektoa zen, halaber. Aldarazpen txikiak sartu zituen.
Mungiako Billelako dorrea (1852), Getxoko Areetako Santa Ana baseliza (1864), eta gaztelu hau dira Bizkaiko estilo neoklasikoaren lehenengo adibideak. Estilo hori erlijio-arkitekturan askotan erabili zen, eta arkitektura zibilean gutxitan. Gautegiz Arteagako gaztelu hau Europako arkitektura garaikideko salbuespenik nabarmenetakoa da.
NAPOLEONDARREN AMAIERA
Enperadoreek 1861eko uztailean Bizkaia bisitatuko zutela agindu zuten, baina frantses-inperioaren gainbehera azeleratzen ari zen.
Azkenean, 1870ean, Frantzia eta Prusiaren arteko guda hasi zen. Napoleonen ejertzitoak Sedanen izan zuen porrotarekin, inolako baldintzarik gabe kapitulatuz, tronoa utzi eta urte horretako irailaren 4an Frantziako Errepublika aldarrikatu zen. Napoleon Ingalaterran egon zen erbesteratuta eta, bertan, 1873ko urtarrilaren 2an, hil egin zen, bere semearen Urdaibaiko etxetxoa ezagutu gabe.
Bere semea, “Jatorrizkoa”, Napoleón IV teorikoa, Eugenio Luis Juan Jose, Ingalaterrako Woolwicheko artilleriako eskolan sartu zen, eta bertan “kalifikazio altuak izan zituen”.
Guda eta gero, Eugenio, Wood jeneralaren ejertzitoan sartu zen. Zululandian, Ingalaterrako Victoria erreginaren legeetatik apur bat independizatu nahi zuen Cetiwayo erregearen kontra borrokatu zen.
1879ko ekainaren 1eko egunsentian, printzipe inperial ohiak, Afrikako oihanean bertan jasandako segadan hil egin zen 23 urterekin.
Eugeniak, esaten zenaren arabera, albistea entzundakoan, min-oihu bizia bota zuela, minaren minez beharengainera errori zelarik. Ohera eraman zuten eta berriz zentzuna berreskuratu arte sei ordu igaro omen ziren. Eta, ondorioz, gaixotasun larriak berehalako heriotz-arriskuan jarri zuen.
Gautegiz Arteagak ez zuen ahaztu bere jatorrizko semea, eta Arteagako Andra Mariako parrokian (bere aurrekoak, Pedro Ganboa Arteaga Jaunak edo Pedro Leiva Jaunak, 1620an berreraiki zuen eta oinplanoa handitu zuen) hileta-ospakizun ospetsuak ospatu ziren.
1887ko hasieran, enperatriza izan zenak, bere iragana –senarra eta semea- lurperatu egin zuen Chislehursten espresuki horretarako eraiki zuten Andra Mariko elizan.
Maria Eugenia enperatriza erabateko erretiroan bizi izan zen, bere dirutza gainbeheran eta bere bitxiak salduz.
Bizkaiko jatorrizko ondare guztiak, Arteagako Gaztelua izan ezik, subastatu zituen. Ordurako, Gaztelu horretan, Maria Eugeniak denbora apur bat pasa zezan egokitzapen-lanak hasita zeuden. Hormetan tapizak, argindarra eta ur edangarria jarri ziren. Enperatriza 1920ko uztailean hil zen.
Maria Eugenia ez zen inoiz egon Gautegiz Arteagan. Bere heriotzaren ostean gaztelua bere loba iloba Carlos Fernando Fitz James Stuartd Falcók, Peñarandako dukeak eta Albako Dukearen Anaia zenak heredatu zuen, eta senidetik senidera igarotzen joan zen 1980. urtean “Castillo de Arteaga, S. A.” Elkargo Merkantil Anonimoak, Francisco Gonzalez Bilbao titulartzat zuena, erosi zuen arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina