Antoñanako euskal-nafar tren geltokian autoa aparkatu Izki aldera jotzeko.
Antoñana
Soilarako bidea hartu dut. Hortxe goroldioan landaretxoa erneta
Igoera gainditzeko soka
Bide alboan hagina
Bideari izena ematen dion HAGINA
Hortxe EZKIA
Udaberria ate joka!
Sokak badaezpada
Urreizti lepotik HE.aldera.
Bidean Soilako Begia
Soila tontorra. Inguruan saia bikotea ikusi dut hegaka. Haize fina jotzen du!
Hotz egiten du eta Korreserako bidean ur-putzuak izoztuak
Korres herrian ekarritako bidearen seinaleak:
Aukera ezberdinak
Etxepeko kalea
Bestelakoak
Leiho hornitua
Korresetik San Romanera
Bidean aspaldiko karobia
Ezpal artean bidea
Hortxe San Roman tontorra
Eta gaurko bigarren HAGINA
Artea jausi beharrean!
San Romanen koba
eta herria
Izotz-kandelak paretatik behera
La Casilla lepotik Soila
San Roman herria Hagin tontorretik
Tontorra
La Casilla lepoan bide-seinaleak:
Korres
Arantzabal urtegiaren bidean ezpalak nabartuak
Arantzabal urtegia
Ura magaletik behera
Bide-gurutzea. Bujandarakoa eskuinera, Antoñanara aurrera.
Bide gurutzean haritzarra
Bideko haritzarrak, gaztainatzarrak!
Gaurko jantokia!
Soila
Antoñanan berriz!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina