Aita euskalduna eta ama irlandarra zituen. Aita Arrast herrikoa zen jatorriz (Urrustoia, Zuberoa). Hiru urte zituela familia Frantziara joan eta Tolosan (Frantzia) finkatu zen. Han egin zituenikasketak Arnault eta Charles anaiekin batera. 19 urterekin ikasketak amaitu eta gai fisikoetan espezializatu zen.
25 urte zituela Brasilera bidaiatu zuen lur-magnetismoa ikasteko. Hura izan zen bere lehen bidaia. Bi urte geroago Arnault anaiarekin Etiopia eta Goi Egiptora bidaiatu eta 1848. urterainoko egonaldia egin zuten bertan. Han 900 puntu geodesiko (Géodésié de la Haute Ethiopie, 1873) zehaztu zituen. 1849an bere herrialdera itzuli zen behin betikoz eta Hendaiatik oso hurbil hartu zuen bizilekua, Abbadiako lursailean, lehen Arragorri zenean.
Ikerketaz ikerketa eman zuen bizimodu horrek Abbadie goitik behera zurrupatu zutela irudi dezake, baina ez zen halakorik gertatu. Ikerketa zientifikoak eta bidaiak euskal hizkuntza eta abestigintzaren lantegiarekin uztartu zituen; horrez gain, literatura mugimendu herrikoi sendo bateko sustatzaile ere izan zen, hala, 1853rako Urruñan (Lapurdi) Euskal Festak antolatu zituen. Gizonen Joko eta Kirolekin, abesti ederrekin, usadio eta ohitura, herriaren indar fisiko eta moralarekin eta erlijiozko fedearekin batera euskarazko poesia eta hizkuntza bera ernamuindu egin behar ziren.
Urruñan sortutako Euskal Festetan osagai hauek barneratzen ziren gutxi gorabehera: txistularien alborada, agintariak hartzen zituen Meza Nagusia, pilota partida, goizez edo arratsaldez, herri bazkaria, bertsolariak, kirol jokoak, abeltzaintza edo nekazaritza lehiaketak eta literatura lehiaketa, eta, zenbaitetan, saritutako pieza koru herrikoi batek abesten zuen. Urruñan hasi ziren (1853-1863), gerora Saran (1863-1876) eta Saint-Palaisen (1877) ospatzeko; Nafarroan izan zuten jarraipena festa hauek, Elizondon (1879) eta Beran (1880); gero Gipuzkoara mugitu ziren, Donostia (1879) eta Oiartzunera (1882 ); Bizkaiara ere iritsi ziren, Markinara (1882) eta Durangora (1885) hain justu; eta, azkenik, Araban ospatu ziren, Aramaion, (1899). D'Abbadie goitik beherako euskalduna izan zen. Esan ohi denez, Garat-ek ospetsu bilakatu zuen Aitarik ez dut abestia txera bereziz abesten zuen Abbadiek.
(Auñamendi eusko enziklopediatik jasoa)
Abbadiek Hendaiako kostaldean gaztelu bitxia eraki zuen.
Bertan hainbat altxor afrikarrez eta ezagutzen zituen 14 hizkuntzetan hainbat mezuz goza daiteke.
"Ez nuen ezer ikusi, ez nuen ezer ikasi" Antoine-n leloa.
Abbadiek Etiopia-ko mendi altuena igo zuen Ras Dejen(4 553 m.).
Hortxe gu 2017. urtean
10 urte eman zituen Abisinian. Lehen Amariña-hiztegia idatzi zuen eta 250.000 kilometro koadro jaso zituen mapetan.
50 urterekin gaztelua eraikitzea erabaki zuen. Violet le Duc arkitektoak gaztelu gotikoberria diseinatu zion
61 urte zituela Venecian hitzaldi bat eman zuen: "Bidairai zahar baten kredoa". Bidaiatutako lurraldeko hizkuntza ikasi, ez erabili armarik, europear ohiturak ahaztu, presa barik bidaiatu.
26 urterekin Xahorekin batera « Etudes grammaticales sur
la langue euskarienne»deitua argitaratzen du.
1847-1-19an Nilo urdinaren iturria topatu zuen hainbat denbora eman eta gorabera jasan ondoren.
87 urterekin joan zitzaigun gizon handia hau, eta aurten aukera izan dut berak ezagutu zituen lurrak ezagutzeko.
Hori zoria hori!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina