Toki beroena aukeratu, ahal baduzu hegora begira dagoen horma baten kontra. Landare batetik bestera tarte handia utzi, eguzkiak landare osoa berotu eta lehortu behar du, baita lurra ere. Airea erraz mugi dadila, hezetasuna eraman dezan. Aldatzerakoan lur-tontor bat eraiki eta gaineko muturrean aldatu. Zuloan asun (Urtica dioica) hosto edo zarbak jarri, lur pixka batekin estali eta gainean aldatu.
Sakon sartu, zurtoinetik sustraiak emateko joera handia du, eta horrek lagundu besterik ez du egiten. Haren tartean tajeteak (Tagetes patula), ilenak (Calendula officinalis) eta albahakak (Ocimum basilicum) jarri. Itsasteko ureztatzeko, egun batzuez asuna eduki duen ura erabili. Landareari zauririk ez egin, juxtu-juxtu kimatu, baina azpiko hostoak ez kendu; zaurietatik sartzen dira gaitzak. Egun beltzak badatoz eta gorrina eta halako gaitzak agertzeko arriskua bada tratamenduan salda bordelesa, sufrea, azeribuztan-ura eta esnea nahastuta eman. Eta ihintzaren hezetasun kaltegarria kentzeko arbatzean jarri dizkiogun makilatik makilara zapela lana egingo duen plastiko edo oihal bat jarri. Goia estalia, alboak libre.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina