Bizkaibusez Eibarreraino. Eibar zeharkatu GR121 seinaleen bila, Karmengo eliza inguruan
Berton Udaletxea
Jada bidean errepide nagusia tunelpetik zeharkatu
Goizeko lainopean gurdibidean gora, eta bideseinaleak lagun
Urko egunaren lehen orduetan
Bide bazterreko pagotzarra Sagarbieta inguruan
Elorriak loratan
Santa Kurutz baseliza
Bideko iturriak: Gorrotzeaga
Kalamua
Urkiola inguruan
121 eta 285 I.L.ak bat egiten dute
Urkaregi
Bertarainoko bidea penagarria: basa eta otea
Arnoate bidean Done Jakue bidearekin bat egin dugu
Arnoate: hiru herritan banatutako baserria
400 metro pasatxoko altueran, Bizkaia eta Gipuzkoa lotzen dituen mendi lepoa da Arnoate, izenak berak dioen moduan Arnorako atea. Aspaldidanik bide ugariren bidegurutze garrantzitsu, bertatik pasatakoak dira besteak beste Markina eta Ziortza bidean Sasiola eta Astigarribiatik zetorren erromes andana, Urola bailaratik Larraskandan barrena Bizkaia aldera (eta alderantziz) zihoan hamaika merkatari, Mutriku eta Ondarroako kaietatik Elgoibar, Eibar eta urrutiagoko merkatuetara arraina zeramatenak, artzainak, ijitoak, eskaleak eta beste asko, izan ere mendi lepo hauek lehen behintzat banatu baino elkartu egiten zuten.
Baina paraje hauek, baserriz urri eta hain mendi itxiak izanik, gaizkile eta bidelapurren bihurrikerien testigu ere izan ziren, baita ezkutaleku ere. Haietako batzuk herriaren oroimenean geratu dira: Lapurtxulon ezkutalekua zuten Garai, Eskribania eta Trokela hirukotea esaterako; edo lanbidez ikazkina zen Txomin Beltza, lanik ez zuenean bidelapurretan aritzen zena; edo trabukoa eskutan aritzen zen Joakin Iturbe, Santua eta beste asko, Larrañaga, Urtzailles eta abar, anker eta bihotzgabeak batzuk, ez hainbesterako beste horrenbeste.
Arnoateko baserri aurrean, Markina, Elgoibar eta Mutrikuko udalerriak banatzen dituen mugarria dago. Baserria erre baino lehen, mugarria etxebizitza barnean zegoela esaten zen eta bertakoek harrotasunez ziotela, Mutrikun jeizten zituztela behiak, Elgoibarren bazkaltzen zutela eta Markinan oheratzen zirela, eta guztia baserritik atera gabe. 1983. urtean Mendaroko herria jaio zenez, orain Arnoate Markina eta Mendaroko mugalerroan dago kokatua.
Ezaguna zen Arnoaten egiten zen erromeria ere, asko izango ziren bertan ezagutu eta gerora ezkonduko ziren bikoteak. Arnoaten gainera, petrikilo ospetsu zenbait jaioak dira, Julian Arrillaga "Arnobate", esaterako. Batik bat hezur hausturak eta zainartatuak osatzeagatik Gipuzkoa eta Bizkaiko mugaz kanpo ere ospe handia izan zuen. Aita ere petrikilo zuen, eta Bizkaiko meatzetatik, zenbait egunetako bidaiaren ondoren, ohatiletan zaurituak ekartzen zizkiotela esaten da. Benta funtzioa ere bete zuen Arnoatek.

Bidegurutzea
Arnoateko iturria
Arnoko artadia
Bidea eta seinaleak
Aparain
Kalbaixo
Eguneko bazkaltokia
Debarako done Jakue bidea hartu dut.
Bidean aukera hau ikusi dut Pikoaga baserri inguruan
Done Jakue bidea lu jausiak bertan behera utzia, eta inongo oharrik ez. Gaitzerdi 121 I.L.a Debara heltzeko
Deba
Karobia
Deba
Trena hartu eta Bilbora buelta

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina