Santa Luzia baseliza Zalloko artadian
Siziliako neska gaztea zen Luzia. Diokleziano enperadorearen garaiean (304. urtean) bere senargaiak kristaua zela salatu ondoren, jainko erromatarrei sakrifizioak egiteari uko egiteagatik martirizatu eta burua moztu zioten. Martirioa pairatzen zuen bitartean, begiak atera zizkioten (beste bertsioen arabera, hark berak bere buruari begiak atera eta senargaiari bidali zizkion, erretiluan).Hori dela eta, itsuen patroia eta bista-gaitzak dituztenen aldeztatzailea da. Honela irudikatu ohi dute: ezpata bat, lepoa zeharkatzen diona, bere hiltzearen ikurra; palma, martirioaren ikurra; olio-lanpara; eta, ohikoena, begi bi erretiluan daramatzalarik.Gaur egun, Santa Luzia ermita Lumoko Done Petri parrokia-ordea da. Historian zehar, parrokia horren patronatuaren zatia izan da. Ugazabek, Mezeta etxeko Allende Salazar jaun-andreek, Montefuerte kondeek, hamarrenak (zergak) kobratzen zituzten, ermitako patroiak ziren heinean.
Egunsentia
Basoko lanek basa ugari
Bilikario
Gerekizko Done Eztebe baseliza. XVIII. mendekoa, 1992n berregina
Bere ate nagusiaren gainean garai erromatarraren bukaerako estela biren kopiak daude: jatorrizkoak Bizkaiko Arkeologi Museoan daude. Hilarriak omen dira, hildakoei omenaldi egiteko inskripzioak dauzkanak.
forma angeluzuzena du eta hobi txiki bat dauka erdian. Severiana izeneko emakume batek Salvicalo Certimiori, bere senarra zenari, dedikatutako hilarria dela uste da ([SE]VERINIA CO/[NI]VGI SVO SALV[ICA]/LO CERTIMIO, “Severianak oroigarria eskaini zion Salvicalo Certimio bere senarrari”).
xumeagoa dauka. Terencio izeneko gizon batek Semproniari, bere emazteari, dedikatu zion (TER[ENTIUS] SEMPRONIE / CONIVGI SUE / POSVET / MEMORIA [M] / CONS[ULATV] CCCC, “Terenciok egin zion oroigarri hau Sempronia bere emazteari kontsulaldian 400” = 362. urtean).
Bizkarai erreka alboko bidea moztua
Bizkargiko Santakrutz baseliza. Hamaiketakoa bertan
Kurtze
Arburugaina. Bista itzelak
Garaitondoko San Isidro baseliza
Bolatokia
Eguneko bazkaltokia
Larrea
Etxean berriz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina