Zabalburura Bizkaibusa hartzera elorriora joateko
Olazabal jauregi ondoan jaitsi naiz. Elorrioko bainuetxeak puri-purian zeudela, XIX. mende bukaeran Olazabal familiak jauregi ikusgarria eraiki zuen Beleringo bainuetxeen aurrean, Kurutziagako errebalean.
Kurutziagako gurutzea, Susoko errebal zaharra eta San Roke kalea elkartzen diren lekuan dago kokatuta.
Lau gorputz ditu, eta gorputzen goialdean Kristoren Gurutziltzaketa agertzen da; ezaugarri nagusia da harrian egindako lan zaila.
Beheko gorputza bakuna da, zirkularra, eta bigarrenaren euskarri bailitzan jokatzen du; bigarren gorputza konplexuagoa da, izan ere zerrendatan dago apainduta (moldura txikia) eta pinakuluetan amaitzen dira. Fusteari dagokionez, apaingarriak bere inguruan nola biribiltzen diren ikusita, zutabe biluzi baten antza hartzen du. Fuste horretan daude apaintzeko erabilitako irudi gehienak; bi motakoak dira: landareak eta animaliak. Horren guztiaren goialdean danbor hexagonal bat dago, zutabe txiki kiribilduekin, eta bertan ikus daitezke San Joan Bataiatzailea, San Andres, San Pedro, Santiago, Santa Katalina eta Santa Margaritaren erliebeak.
Eta amaitzeko, gurutzea dago. Gurutzearen apaingarriei dagokienez, Gurutzeta bat eta Ama Birjina Haurrarekin ikus daitezke.
XV-XVI mendeen arteko aldaketak eragindako arkitekturaren apaindurari dagokionez, topiko guztiak betetzen ditu, eta aise gainera. Danborra eta gurutzea, kalitate handikoak, garai hartan hementxe egiten ziren lanen adibideak dira. Elorrio herriko gurutzerik garrantzitsuena da.
Elorrioko San Anton baseliza. Lorazaina baztertu egin da argazkia atera ahal izateko
Gazeta auzorantz jo dut. Hementxe Andramari baselizaBidean nahastu egin naiz, eta Gazetabeitia baserrira jo dut, lantzarretatik Ugarro errekara, eta hortik pistan gora Luberriburuko mendiaren magalean Intxortako lepora
Bidetik Anboto eta Orixol
Mugarra, LeunganeIntxortagaina Egoarbitzara begira
Udalaitz
Intxorta inguruko lubakiak
Elgetako Salbatore baseliza
Bolatokia
Eserleku bihurtua
Oroimena
Aldarea
Abridio etxea
Mendizaleen plaza. 1924an Euskal Herriko Mendizale Federazioa sortu baitzen berton
San Roke baseliza
Egoarbitzagaina. Haizeteak gainetik bota nau
Jeisteko bidea topatzen hainbat buelta eman ditut. Azkenean Egoarbitza baserri ondotik behera egin dut Motia gainetik.
Eserleku bihurtua
Oroimena
Aldarea
Abridio etxea
Brontzezko dominandia, tamaina txikikoa, sinbolista estilokoa; harrizko iturri klasiko eta xume batean ezarria. Pablo de Uranga (1861-1944) margolariaren aurpegia adierazten du. Expresioaren indarra lerroen xumetasunarekin kontraezartzen dira, uhindurak eratuaz.
Ignacio Zuloaga 1945eko urriaren 17an izan zen Elgetan azken aldiz. Hamaika urte ziren Pablo Uranga hil zela, eta Francisco Durrio adiskideak 1934an egindako brontzezko medailoia San Roke kaleko iturrian jartzera etorri zen. Zuloagak berak bultzatutako lagun arteko ekitaldia izan zen.
Uranga lotura familiarrak direla eta Elgetari lotua dago. Bere lanen artean, elizako gaiak, ohiturak eta euskal irudi ezberdinak ageri dira.
Eraikitako urtea: 1934
Ipintze urtea: 1945 (Ignacio Zuloaga-k bultzatua).
Kokapena: Udaletxeko enparantza. Elgeta

Gasteizen , hiriaren erdi-erdian Pintorería kaleko 94 zenbakian , jaio zen 1.861 urteko ekainaren 26an, José Blas de Urangaren , hau Administrazio militarraren ofiziala bait zen , eta Juana Bautista Diaz de Arcayaren semea izanik.
Nahiz eta jaiotzez arabarra izan , alde batetik , behintzat , gipuzkoar jatorria zuen bere jaiotz-agiriak erakusten duen bezala.
Haurtzaroa gorabehera berezirik gabe igaro zuen harik eta hiru urte zituenean ama hil zitzaion arte, orduan aita , etsita , kartusiarren komentu batean sartu bait zen. Aitagandiko aitonarekin hasi zen bizitzen Pablo , baina beranduago aitak komentua utzi eta Tomasa Gogorzarekin ezkonduko zen , hau izango zelarik Pabloren egiazko ama. Hala ere , Pablok sei urte dituenean , ustekabean hiltzen zaio aita eta Gasteizko famili etxea desegin. Alarguna eta hiru seme-alabak , Pablo eta bigarren ezkontzatik sortutako Fernando eta Maria anai-arrebak , Elgetara doaz bizitzera , bertan koinatua , Fernando Antonio de Uranga , parrokoa bai zen.
Urdiñako jesuiten barnetegian ikasten du 1874-75 ikasturtean , ordurako bere dohainak marrazkigintzarako nabarmentzen zirelarik. Emaitzak ikusita , Pablok barnetegia utzi eta Aberasturira itzultzen da. Handik Gasteiza abiatuko da , berriro ere Marcelino osabarekin, honek San Prudentzio kalean etxe bat eraikia bai zuen, eta asmoa , nahiz eta beranduago Arte eta Ofizioetako Eskola izena hartuko zuen , orduan Arte Ederretako Eskola - Akademia izena zeukan horretan 1878-79 eta 1879-80 ikasturte akademikoetan ikastea izango da.
Pablok bere gaztaro bidaiaria jarraituko du eta Gasteiztik Jerez de la Fronterara joango da, bertan osaba batek , amaren neba eta Kolegiatako abadea bai zen, hartu eta hezten duelarik. 1884 urtean Madrilera joaten zaigu. Behin Espainiako hiriburuan , "Real Academia de San Fernando " delakoan sartu zen eta marrazkigintza , koloretasuna , anatomia eta konposizio artístikoari buruzko ikastaroak jaso zituen Diáscoro Puebla , Alejo Vera , Pablo Honbrados , Madrazo eta José Parada bezalakoak irakasle izan zituelarik.
Parisen , Urangak daraman buhame-bizitza eta hezkuntza zein ikasketarena tartekatuko ditu. Estreinako urte hauetan Paco Durriorekin bizitzera doa Uranga , honek Montmartren zeukan "atelier-ean ". Bilboko eskultoreak ere Ignacio Zuloaga aurkezten dio Parisera iristen denean 1890 urtean. Ordutik aurrera beraien arteko adiskidetasuna haustezina izango da . Bien arteko harremana sendotuta ,beste bi pintore gehiago , Santiago Rusiñol eta José María Jordá , elkartuko dira taldean, euskaldunak eta kataluniarrak zituen errepublika hura osatuz.
Parisen emandako buhame urte hauek alaitasun urteak dira , dibertsiozkoak , baina baita heztekoak ere. Parisek berebiziko garrantzia dauka Urangarentzat aukera ematen diolako bai ikasteko , bai garai hartako Espainiako pinturaren esparru estutik ateratzeko eta baita garaiko panorama artistikoan izen bat lortuz joateko. Horretara, badakigu 1893 urteaz geroztik " Artista Independenteen Elkartearen kide zela, kasik 100 pintorek osatzen baitzuten elkarte hori, horien artean Pierre Bonnard, Tolouse-Lautrec, Regoyos , Losada , Zuloaga, Rusiñol , Utrillo eta abar aurkitzen zirelarik.
Etorkizuna aldekoen zeukanean , zuen izaeraren berezko aterabide batean , Paris uztea erabakitzen du eta Elgetara itzultzea .
1901, Bilbon antolaturiko Erakusketa Modernistan hartzen du parte . " Juventud " deituriko aldizkarian , Mariano Benlliure -ren aurka , euskal artisten agiria sinatzen du. Bolada onak jarraitu zuen , oraingo honetan bere bizitza pertsonalean , Arrasaten ezkondu baitzen Gasteizeko maistra gazte batekin, Prudencia Lejarretarekin, 1903. urte hasieran. Nahiz eta bikoteak Elgetan bizitzen jarraitu , Pablok artearen ikuspegitik hitz eginda , Bilbo aldera begiratzen du.

Prozesioa Elgetan
Argazkian agertzen dira, besteak beste, Ignacio Zuloaga bera, Bartolome Elkoro alkatea, Patxi Telleria Torrezar, Federico Markiegi aguazila eta abadea.
Mendizaleen plaza. 1924an Euskal Herriko Mendizale Federazioa sortu baitzen berton
San Roke baseliza
Egoarbitzagaina. Haizeteak gainetik bota nau
Jeisteko bidea topatzen hainbat buelta eman ditut. Azkenean Egoarbitza baserri ondotik behera egin dut Motia gainetik.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina