Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2024(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Artaun-Ugariotz-Eguengana-Leungane-Artaungan-Artaun

 Dimako Artaun auzora jo nuen Ikazkinen bidea egiteko. Hau da, BI 82 i.l.a

Hortxe Baserri dotorea!


Bide bazterrean Ugariotzeko karobia

Ugariotz auzoan baserri-atarian kuia ederrak
Iturria

Oba auzoko Belen baserria

Inongo oharpenik bidean ikusi barik bidea desagertuta topatu nuen luizi handi batez

Eguengana

Bidean gora E.ra Eskubaratz, eta, sakonean Anboto
eta H.ra Gorbeia

Bide-seinaleak

Haizeak nondik jo...
Leunganeko lepoa

Leungane
Legarmendi ingurua

Hamaiketakoa Amadiaganapean. Ostean mihurak hartu ditut
Amudiaganetik Artaunganera jo dut
Legarmendi mendi-zerran dago, Obako haitzen inguruan
Legarmendi

Bidegurutzea
Berton, patina, iturria eta aska

Gaurko jantokia Artauneko San Bizente baseliza











2024(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

Ermua-Urkogaina-Ixua-Aizketa-Max/Kalamuagaina-Barinaga-Markina-Xemein

 Bizkaibusez abiatu naiz Ermuara. Herriko udala bisitatu, Valdespina jauregia. Euskal Herriko eraikin barroko garrantzitsuenetakotzat hartzen da. XVIII. mendearen lehen zatian eraiki zen, mendearen lehen laurdenetik hurbil, Andres Orbe Larreategui kardinalaren aginduz.



Urkogainera bidean Elorretabeko baserria

XIX. mendetik aurrera baserriaren inguruan aurkitzen zen Olaerreagako katea. Bertan lurralde aldaketa zela-eta zergak ordaindu behar izaten ziren.

Baserrietxea Bizkaian dago, eta lurretako batzuk Gipuzkoan. Horrek estraperloa bultzatu egiten zuen.

Elorretagoiko baserri  ondotik aurrera!
Guda Zibilean Nazionalak bertan geratu ziren 7 hilabetetan Bilbora bidean
Urkogaina lau haizetara

Ixuaranzko bidea. Aspaldian aterria izan arren basa franko
Ixua eta Kalamua

Bide bazterreko pagoa


Txabola Pagola baserria

Pago parea sustraietatik elkar lotuak
Aizketagaina
Max/Kalamuagaina. Max edo Maaxa izena mendiaren Bizkaiko magalari deitzen zaio; Gipuzkoa aldekoari, berriz,  Kalamua
Max/Kalamua magalean hamabietakoa
Maxubei baserriko erlauntza. Bertako etxekoandreak umetako hainbat istorio kontatu zizkidan: eskola garaia, argi indarra, Eibarrera plazara zapatuetan ama joan izaten zen garaia, ...


Barinagako Santamañe baseliza. Jabego pribatua
Oinplano angeluzuzeneko eliza da, bi isurkiko estalkia du eta burualdeko murruan kanpandorrea. Habeartea bi ataletan zatitzen da, hiru zutabe nagusi dekoraturen gainean altxatzen den koruarekin, eta bigarren atalean, alboetan, bi pilastrarekinGurutzaduraren gainean zurezko ganga faltsu bat dago.
Herri estiloko irudi geometrikoekin dekoratuta dago karela.

Sarreran, hegoaldeko horman, zirkuluerdiko arku bat du, eta iparraldeko horman arku eskartzano bat, gaur egun itxita.

Argia mendebaldeko horman dauden bi saieteratatik eta sarrera ondoan dagoen bao dinteldu batetik sartzen da barrura.

Kanpandorrea zurezkoa da, bi isurkiko estalkia du eta gurutze forjatu batez koroaturik dago. Gurutzadurako ohol horizontal eta bertikalak diamante puntaz dekoraturik daude. Kanpandorreak, 1639an Domingo Gandiagak eraikia, zaharberritzeko premia handia du, Bizkaian honelako bakarra baita.

Ermita manposteriaz egina da; ertzetan eta bao inguruetan harlanduz.


Barinagan,  Jose Mari Arizmendiarretaren eskultura
Ibarguen garaixea. Errepidetik ikus ezina
Bide-seinaleak
Markina-Xemeingo Muruako San Martin
Barrenetxe baserri inguruko bidea sasiak janda!
Basaibar zubia
Okoki zubia
Markinako kalera heltzear

Markinako Murga jauregia. Etxe pintoari margoak desagertzear!

Goikoportaleko iturria

1787an eraikia, obra zibil bat da, Markinara ur edangarria ekarri izanaren gailurra. Proiektu hori “udal agintariek, tokiko intelektual talde batek eta eliza, baserri, mendi eta burdinolen jabe nagusiek bultzatu zuten, Peñafloridako konde Xavier Maria de Munibe jauna, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko sortzaile eta zuzendaria, buru zutela. 
Lan honek euskal hirigintza ilustratuaren abangoardian kokatzen du Markina. Francisco de Echanoveren proiektuak kareharrizko zutabe bat du, girlandaz errematatua eta jatorrizkoaren erreplika den perinola batez koroatua. 
Zutabearen behealdean harri zurizko lau obalo daude, eta horietako batek hiribilduaren armarria erakusten du, eta beste hirurek iturriaren eraikuntzari erreferentzia egiten dioten kuarteto batzuk. Juan Antonio Mogeli (1745-1804) egozten zaizkio. Mogel Xemeingo parrokian aritutako erlijiosoa eta XIX. mendearen hasieran bizkaieraz idatzitako Peru Abarka literatur lanaren egilea izan zen.
Carlos Irugarrena
Bizkaiko Jaun dala
Markinako urijak
egin nau honela
Ugarteko axpeetan
daukat jatorrija
Ubide saconetan
ecarri ugarija
Ur au ederra zala
esanic aitubac
alan arindu dira
neque ta castubac
Armarria


2016ko uztailak 20an, Goikoportaleko iturriak egin zeneko itxura berreskuratu egin zuen gainean zuen Ume Jesus Pragakoaren irudia kendu eta bere lekuan jatorrian burutzen zuen txapelaren erreplika ipinita. 
Ume Jesus Pragakoaren irudia, berriz, Karmengo elizaren parkean jarri egin zen, Goikoportaleko iturriari begira, metro biko altuerako kareharrizko idulki baten gainean.