Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2022(e)ko abenduaren 31(a), larunbata

Gernika-Larrabetzu

 Bilbon Bermeorako Bizkaibus-a hartu eta Gernikako Lurgorri(Zallo) auzoan jaitsi eta oinezko ibilbidea hasi Lumo bistara dudala.

Gaur, Gernika-Larrabetzu Done Jakue bidean arituko naiz.

Aspaldiko eskola

Santa Luzia baseliza baserri-etxeari erantsia.
Ertzak harlanduzkoak.
Bi leiho ditu. Bata ajimez itxura zorrotzekoa, bestea arku eskartzano txikiagoa.
Hegora gezi-leihoa du. Sortaldera dinteldun bi leiho aldare ostean.
Zola baldosazkoa nabe bakarrean eta egurrezko presbiterioa. 

Esaten da Montefuerte kondearena dela, horren senideek sortu baitzuten.

Erreparatu aurrez aurreko arteaz! Zoragarria! Zaindu!

Leihoa ajimez itxura zorrotzekoa

Atea hegora begira eta puntadun arkukoa.
Pena, kableak eta hodia!!

Mikiene errekan gora Zallo auzoan Madura baserria eta Lumo bistara


Mikiene erreka albo batera utzi eta bide bazterrean , hauxe!

Asiar listorraren habia

Bide-seinalea

Hosto berriak

Bilikarioko mugarria


Bizkaigane

Ginerradi baserrikoen iturria ibiltarientzat!

Ginerradi

Pozuetaurre

Pozueta

Lehorrean, Garburuoste baserri ondoan

Unsine aurreko laranondoa!

Morgako Gerekizeko San Esteban
XV. mendekoa dugu eta Bizkaiko zaharrenetakotzat hartzen da

Harlanduzko izkinak ditu, arku zorrotzeko atea eta leiho deinteldua biak hegora.

Hego mendebaldean Arku zorrotzeko atea eta leiho dinteldua ditu.



Atearen gainean bi hilarri erromatar berantiarrak (jatorrizkoak BIlboko Arkeologia Museoan). 
Bat laukizuzena, erdian horma-hobiduna: "Severianak Salvicalo Certomori eskaini zion oroigarri hau, haren senarrari.

Bigarrena sinpleagoa eta bertan dio: "Terenciok Senproniari, haren emaztea, memoria hau jarri zuen kontsuladuren, 400 urtean" (362ko Kristau aroan)

Eskerika auzoko Pepiena baserrikoen detailea

Pista alde batera utzi, Aretxbalaganara

Garo franko

Bizkargirako bide pikea!

Bizkargiko Santakrutz 
1942an berreraikia, eta plaka hau ipini zuten: LA ESPADA AL SERVICIO DE LA / CRUZ PERMITIO A VIZCAYA REINCOR- / PORARSE A SU TRADICIÓN CATÓLICA / Y ESPAÑOLA. LA EXCMA. DIPUTACIÓN / DE VIZCAYA RECONSTRUYÓ ESTE / SANTUARIO EN ACCIÓN DE GRACIAS / AL AL(T)ÍSIMO PARA MEMORIA IMBO- / RRABLE DE SU RECONOCIMIENTO AL EJÉRCITO Y A SU CAUDILLO / EL GENERALÍSIMO FRANCISCO FRANCO / 3 DE MAYO 1942.

Hegora elizpentxoan puntu erdiko arkudun atea dago. Bi leiho ditu, kanpoaldera puntu erdiko arkuduna, eta, barnealdera dintelduna.
Ekialdera mendiko klubetako partaideentzat gutunontzia


Bide bazterrean oroitarria

Gaurko kopua berton!

Erkinko bidean Barrenetxezarra auzoan 

Ortua prest erlauntza eta guzti Erkinkon!

Hori uzta hori!

Laranondoa topera!

Goikolexeako San Emeterio eta San Zeledonio
Bertatik pasatzen da Bizkaiko Jauntxoen Juramentuaren ibilbidea. Elizan bertan Bizkaiko Jauntxoak  Foruak errespetatuko eta beteko zituela zin egiten zuen


Ikusi nahi izanez gero


Probalekuko harritzarrak, geldi!

Larrabetzuko Loroño auzoko San Bartolome baseliza

Euskal Herri kantauriarreko gotiko berantiarreko edo Errenazimenduaren hasierakoa dugu
Behe Erdi Aroan baseliza gehienek aurreko garaikoak ziren, landa-elizak, parrokien aurrekariak. Herrixken nortasun politikan eta soziabilitatean sekulako pisua izan zuten. Horietako batzuk bertan behera utzi zituzten, eta herrietako parrokien menpe pasatu egin ziren.
Angeluzuzeneko baseliza dugu, hareharrizko harlandu zainduaz egina.
Hegoaldean ojiba-leiho germinatua du

Absidean, maineldun ojiba-leihatea eta bao konopiala ikusten dira 

XVI. mendearen erdialdean handitu egin zen. Erdi-puntuko ate dobelatuaren jatorria hortxe dugu

Gaurko ibilaldiari Larrabetzun eman diot amaiera. Bertan Bilborako Bizkaibusa hartuz.