https://soundcloud.com/argia/jardin-bat-zuretzat-xabier
Egunak eta gauak, uda eta neguak
etsipen ilunenak, zorion orduak
bizitzaren zauriak, helburu galduak
laztanik xamurrenak, bide erratuak
elkarren babesean igarotakuak.
Egunsentiko ihintza, goizeko loreak
itsasoaren hatsa eta koloreak
urruneko hiriak, lurralde hobeak
musika eder baten azken akordeak
maitasunezko hitzak barruan gordeak.
Eskutikan hartuta amilduak gera
erreka bat bezela menditikan behera,
oinazea geurea, geurea plazerra,
itzal bihurtuko naiz zu galtzen bazera
itzalaren itzala, ezereza bera.
Mugarik gogorrena, noizpait hil beharra
igaro eta gero munduko zeharra,
mendabeltxen usaia, zure irrifarra
betikogozatzea nere ametsa da
zeruko jardinetan, zerurikan bada.
Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.
Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.
2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna
2015(e)ko otsailaren 16(a), astelehena
2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena
Gaur kontsolau nozu, eguzkia, biar bere etorri zakidaz, kontsolau naitean.
Gaurko ibilaldiaren abiapuntura heltzeko metroaz baliatu naiz. Algortako Bidezabal metro-geltokiraino.
Hortxe Abra Galeamuturre bidetik. Goizeko lanbroa Serantes mendipean.
Cerredo mendia elurpean, eta haize-errotak lanean.
Hortxe bi itsasontzi kapan.
La Galea aldeko kala
Gaurko ibilaldiaren kostalde zati bat. Hor bertan Gorrondatxe hondartza. "Ai itsasorik ez bageneuka zeri so negarrez hasi".
Gorrondatxe
Barinatxe hondartza
Arrietara eta Atxabiril hondartzak
Tranpa kala eta Atxuri muturra
MeƱakoz hondartza
Barrikako hondartza. 302 eskilara ditu. "Azken arnasa eman nahi nuke
Itsaoari begira".
Orain arteko bidea.
Gorlizko badia. Jata elurtua.
Astondo muturra eta Askibilla kala
Muriola hondartza.
Plentziako itsasadarra
Santutxoa
Koloreak Plentziako urian.
Santiago arkua
Gorlizko hondartza eta Barrikako Muriola hondartza.
Gorlizko hondartza
Abereak abaroan
Artarre kala
Billano irla
Gorlizko hondartza
Galea muturra
Billano irla eta piraguazaleak.
Artadian bidea.
Ermuagaina
Gazteluatxe
Armintzako aspaldiko eskola, egun kiroldegia.
Armintza
Eta itsasportua
Berton hartu nuen bizkaibusa Areetaraino
2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata
2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)