Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2025(e)ko irailaren 8(a), astelehena

Elizondo-Biskarret


 


 



 



 


 

Goizeko lehen argiekin martxan. Elizondoko udaletxea


Borda konpontzen. Bentako borden parajean
Dotore!
Errekatxoa zeharkatzeko
Aska eta iturria, ur barik
Iruritabarrena lainopean
Ur eskasia
Urbillo bidean aldats pikea
Pagadian lainoa eta aska
Uso.toki Urbilon
Argibel lepoa. Argibel, ezta Albako harria ikusi barik
Zagua ingurua

Muga
eta 128,mugarria
Aldats behera
130.mugarria
Hamaiketakoa
Kintoko borda
Argintxu
Iparraldeko kaskoa


Buztamorro
Zagua

Zagua etxola
Iturri ederra!
Urkiagara bidean pagadi zoragarritik!
Zuraun

Bunkerra


1936ko uztailaren 18an militar, milizia karlista eta falangista talde batek kolpe militar bat eman zuen Espainiako II. Errepublikako gobernu legitimoaren aurka, Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazi ondoren. Altxamenduak porrot egin zuen, eta 1939ko apirilaren 1era arte iraun zuen gerra zibil luze batean amaitu zen. Ia hiru urteko gerraren balantzea suntsitutako herrialde bat izan zen, eta ia 40 urtez luzatu zen diktadura baten ezarpena.

PIRINIOETAKO “MUGA ZEHARKAEZINA”-REN ERAIKUNTZA

Fortifikazioa bi fase handitan garatu zen. Lehenengoa 1939 eta 1940 urteen tartean gauzatu zen eta Nafarroako eta Kataluniako Pirinioetako mugaren zonaldea hartzen zuen (Pirinioetako Mugaren Defentsa-Antolaketa). 1944tik aurrera, bigarrena gauzatu zen, Pirinio osoa hartzen zuena, Aragoiko muga barne (Pirinioetako Defentsa-Antolaketa). Mundu Gerraren amaierak, aliatuen garaipenarekin, bigarren fase honetako lanak bizkortu zituen, 1958ra arte luzatu zirenak.

169 Erresistentzia Zentrotan (EZ) egituratuta, ia 500 kilometrotan zehar zabaltzen zen, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker altxatu ziren (hasiera batean aurreikusitako 2.884 bunkeretatik). Errepideak eta mendi-pistak fortifikazioaren funtsezko elementuak izan ziren. Haren helburua Pirinioetako haranak ekialdetik mendebaldera lotzea zen, bunkerretara, behatokietara, babeslekuetara, barrakoietara eta abarretara sarrera erraztuz.

PIRINIOEN BABESAREN ANTOLAKUNTZA

1944tik aurrera, erabateko aldaketa gertatu zen gotorleku-proiektuan. Pirinioetako Defentsa Erakundeak diseinua, eraikuntzaren iraupena, erabilitako eskulana eta hura osatzen zuten egitura motak aldatu zituen. Izan ere, bost urte lehenago, abuztuan bigarren fase honen proiektua amaitu zenean C-15 Instrukzioarekin, eraikitako elementuetako batzuk baztertuak izan ziren, eta gehienak ez ziren Erresistentzia Zentro berrietan sartu.

Kasu honetan, zenbait bunker (11., 12., 30. eta 31. elementuak) bigarren fasean 214. EZ: Urkiaga horretan integratu zituzten. Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako gazte boluntarioendako auzolandegietan garbitu eta egokitu zituzten 2021ean.

NORK ERAIKI ZUEN PIRINIOETAKO GOTORLEKUA?

Pirinioak behartutako eskulan mota ezberdinekin gotortu ziren, lan behartuko batailoietan, garaituen errepresio politikoaren esparruan, edo soldadutza luze bat jasan behar izan zuten deialdi soldaduekin.

Gerra amaituta, Pirinioak izan ziren lan behartuko batailoi horietako batzuen destinoa. 1939an batez ere gerrako prisoneroez osatuta zeuden, ideologikoki “Mugimendu Nazional Loriatsua” deiturikoarekiko “desafektu” bezala sailkatuak izan zirenekin.

Batailoi hauek 1940an berrantolatu ziren soldadutza berriro egitera behartutako gazte soldadu errepublikarrekin (gerranzehar II. Errepublikarekin egindako zerbitzu militarra kontuan hartu gabe) edo desafektu bezala sailkatutako armadetara deituriko gazte berriekin. Euskal Herriko Pirinioetan, 1939 eta 1942 bitartean, gutxienez 20.000 gatibuk lan egin zuten batailoi hauetan.

Adipeko lepoa
Adigaina
Sorogainerantz
Orkatza pagadian
Odia erreka zeharkatzeko zubia
Artilea bertan behera utzia
Odia bidegurutzea
Patxadatsu!
Sorogain
Bitxia
Odia
Maitetxu-etxea Biskarreten



Etxeak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina