Bilboko egunsentia
Otxandioraino Bizkaibusen
Otxandiotik Oletarako galtzada eta pagadia
Oletako Andra Mari Sorkundearen eliza
Plazako Gurutzea. XVIII. mendeko dugu, eta bere garaian harginari 300 erriel ordaindu zioten
Orixolerako bidea Goikola baserria
Arripozueta baserritzarra
Urkiolaranzko bidea, I.L.
Urkiola inguruko pagadia
Santa Apolonia santutxua.
Iturri baten gainean eraikirik dago, eta bertako urek bertute sendagarriak dituzte.
Haginetako mina kentzeko iturri horretako ura hartu ahoan, santutxuari hiru edo zazpi itzuli eman, ostean ahoko ura santutxu barrura bota Santari erregu eginez. Benetako eragina izateko Kredoa otoitz egin behar da hori guztia egin aurretik eta ostean.
Santa Apolonia Durango aldeko haginlarien zaindaria da
Eguneko hamaiketakoa, berton!
Kristoren santutxua. Galtzadaz Santutegiarekin lotua
Urkiolako Hiru Gurutzeak
Gatzagieta baserria
Ur jauzia
Abadiñotik Urkiolarako galtzada eta Urkiola errekaren gaineko zubia
Kristoandakoaren baseliza
Kristoandako ermitaren ondoan kobazulo txiki bat dago, non laminak bizi ei ziren. Eurak desagerrarazteko, baseliza bat eraiki zutela dio kondairak. Badirudi gauez handik irteten zirela sekulako zalaparta eginez. Honela dio Mendiola auzoko elezaharrak: «Antzineko denporan manduegaz ekarte ebien orixue Arabatik. Atxartetik pasaten ziren. An ibilten zirien, sorgiñek katiekaz rin-ran rin-ran, zarata etaraten. Da jentie pasetan zan bildurrez lamiñak edo sorgiñek ibilten ziela ta».
Atxarte
1990ko urriaren 26an,
60 eskalatzailek 36 gau eta egun luzatuko zen kanpaldia abiatu zuten Atxarteko harrobiko horman, plataforma batean zintzilik. 24 orduko txandak egiten zituzten, harrobiarekin Labargorriko horma historikoa suntsitzen ari zirela salatzeko. Harrobiak Urkiolako parke naturala kaltetzen zuela ere gaitzetsi zuten. Hurrengo urteko udazkenean berriro igo ziren eta Ertzaintzak hainbat lagun atxilotu zituen.
Abadiñoko Mendiola auzoan aurtengo lehen Kuku-belarrak(Aquilegia vulgaris) ikusi ditut martxoaren 19an
Agirre baserria
Larringanbekoa
Mendiolako Larringaneko haize errota. Egun ez du helizerik, baina dorre itxura ematen dion harrizko egitura osoa egoera onean kontserbatzen da. Zortzi metroko garaiera duen haize errota 1723an eraiki zuten. Bizkaian urte hartan sikate handia bizi izan zuten, eta bost haize errota eraiki zituzten. Horietako bat da Mendiolan aurkitu daitekeena.
Santa Anako Arkua
Durangoko Udaletxea
Uribarriko Andra Mari elizaren elizpea
Elizpea hegoaldera kokaturik dugu, estilo herrikoia islatzen duen zurezko obra aparta; eusteko hamaika zutoin lodi eta bederatzi pilastra ditu, eta baita elizaren hormak eurak ere.
Labirintoa
Bideko landareak
































































