Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2025(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Angulo-Otsotegia-Kobata-Aro-Curtiveranos koba-Angulo

 San Migeleko urjauzia siku! Sorpresa!

Goiz haizetsua gaurkoa. Gainaldean H.haizea hotza eta zakarra

Otsotokia
Otsotokiko anga gainditu eta gero I.ra jo, eta bertatik sortzen da bidea


Kobatan izan eta gero Aro epora hedu gara, Bertan dago San Vitoresen arkua.

Lepoan hesia zeharkatu eta pagadian gora Curtiveranos koba
Pagadian gora jarraitu izan dugu
Bazkaltokiko bista






Bilbo-Muskiz-Kobaron-La Arena-Luzuero-Aldapa zierbana-Serantes-Santurtzi(Mamariga)

 
Indalecio Prieto trengeltokira jo dut. Inoiz ez da berandu zerbait ikasteko: banku-txartelaz balaiatu naitekeela atarian aurerra egiteko.

Bertotik jo dut Muskiza. Harritzeko goizean goiz zenbatek erabiltzen duten trena!


Muskiza heldu eta bidearen abiapunturantz jo dut

San Juan parkea dut gaurko ibilbidearen abiapuntua

Laureta etxaldea, Molinillo bidea, autobidea azpitik zeharkatu eta Muskizko garbigunera heldu naiz, Kobaron auzoa M.rantz utzi eta E.ra jo dut


Tolesdurak

La Arena hondartza

PobeƱako zubia

Barbadun erreka

Hondartzan haizetea nabaria da

Frontoia

Luzero muturra bidean. Haizete zakarra!

Bertako aztarnak eta bideseinaleak

Luzuerogaina, Serantes aurrez aurre

Zierbanako San Roman eliza

Udaletxea

Haizetearekin gogor borrokatu eta gero Serantesgaina




Serantesgaina












2025(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

Bilbo-Gernika-Ibarrangelu-Natxitu-Ea-Ispaster-Lekeitio-Bilbo

 Bermiorako bizkaibusa hartu Gernikan jaitsi, erta goizeko 9etan Earako mikrobusa hartu. Ibarrangeluko San Anbdres eliza ondora arte, goizeko 09:30ak

San Andres eliza XVI. mendean eraikitako tenplu ederra da eta Elexalde auzoan, udaletxearen ondoan, kokatuta dago. Kanpoalde xumea ikusirik, ia ezinezkoa da susmatzea barrualdean zur landuz egindako ganga polikromatu ikusgarria gordetzen duela. Ganga horrek bakar egiten du eliza; izan ere, ez dugu beste inon aurkituko material horrekin tamaina hain handian eraikitako gangarik. Horri esker, Euskal Herriko eliza originalenetariko bat da Ibarrangelukoa.​

Kapera Sixtinoko zaharberritzaile buru den Gianluigi Colalucci-k San Andres eliza bisitatu zuenean, txunditurik esan zuen honakoa “euskal arteko Kapera Sixtinoa” dela. Gurutzeria konplexudun zurezko sabai erraldoi hori mundu sinboliko korapilatsua irudikatzen duten eta XVI. mendeko erdiguneko urteetara hurbiltzen gaituzten irudiz apaindurik dago, besteak beste, mozorroak, kurriloak, gruteskoak, kalaberak, zutoihalak, zaldunak edo munstroak.

Elizaren barnealdean Rococo estiloko erretaula nagusia ere ikus daiteke; Euskal Herrian horrelako gutxi existitzen dira. Salomondar zutabeetako arkitektura du eta hainbat jatorritako irudiz beteta dago.

Elizaren alboan kokatutako eraikin neoklasikoak ere gure arreta merezi du. Etxe hori 1850. urtean eraiki zen.​


Eliza albotik gora kanposanturantz jo dut Arbolitz auzora

Aspaldiko eskola


Natxituko Andra Mari

Ea

Ea erreka


San Juan baseliza

Urtubiagako burdinola

Ezagutu berri dugun Valladolideko Chancilleriaren beteaginduari dagokion 1579.urteko dokumentu batek, erabat aldatu du gure ikuspuntua Urtubiaga burdinolaren sorreraz, “Heako urian” orduan Natxituako jurisdikzioan.

“Pares” artxiboan azaldutako dokumentu hori Valladolideko Chancilleriaren eginbideari dagokio eta bertan bi herritarren arteko auzia azaltzen da, Ispazterreko Martin Ruiz Solarte,eskribauak, bere aitak egindako truke baten diru zorrak eskatzen dizkio Lekeitioko batxillera den Juan Nikolas Artietari; Manuel de Sanpayo lizentziatuak, Bizkaiko “corregidorearen” teniente generalak erabakitako sententzia baten ezeztatze batengatik, bertan Juan Nicolas de Artietaren ondasunen betebeharra agintzen zuen, Martin Ruiz de Solarteri 36 dukadu ordainketa egiteko, azken honek aldarrikatzen zuen bere aita Juan de Solarteri,Ispazterreko herritarra eta zegoeneko zendua, zor zitzaiola diru kopuru hori trueke bat egin zuelako eta aldatu zituen Amorotoko Abiterako errotak , Hea herriko burdinola, errota eta urengatik.

1556. urtean adostutakoa aipatzen da, hau da, Hean,errota,burdinola eta uraren eskubideak gehi 36 dukado trukatu zituela aipatutakoak, Amorotoko Abiterako errota baten seirenagatik.

Datu horretatik ondorioztatu dezakegu, 1556.urtean, Heako Urtubiaga burdinola guztiz hondatuta egongo zela, Amorotoko errota baten seirena baino balore handiagoa ez baitzuen; eta gehitu dezakegu,segurtasun osoz, Hea herrian XV.mendean gutxienez, bazeudela errota eta burdinola bat funtzionamenduan; argi baitago, XVI.mendeko truke horretan uraren eskubidearen jabegoa mantentzea izan zela garrantsitzuena eta horrekin eraiki zuten berrehun urte beranduago, XVIII. mende hasieran, Urtubiaga “berria”. (*Bukaerako oharra begiratu).

Herriko elizen aurretik bazegoen,beraz, burdinola bat Heako herrian, (San Juan 1550koa da eta Jesus eliza urte gutxi batzuk beranduagokoa.). Horri gaineratu ahal diogu, burdinola jadanik bazegoela Hean, aurkariak ziren, Adan de Yarzako leinukoek eta Arteagako leinukoek bi dorre egiteko saiakeraren aurretik, 1492.urtean.

Dokumentuta ez badugu ere, suposa dezakegu herriko bi elizak, aipatutako bi leinuen eskuetan zeudenak, hain zuzen ere, eraiki zirela dorreak egin nahi izan zituzten toki berean.

1725eko maiatzaren 2an, eta burdinaren salerosketaren egoera egokia aprobetxatuta eraikitzen da Natxituan, “Hea herriari” dagokion partean, Urtubiagako burdinola “berria”, hain justu aurrez izen bereko errota zegoen tokian. Erdia Josef Larizolaeta eatarrarena zen, eta beste erdia Puertoko Oinordekotzarena. Honen edukitzailea Cathalina del Puerto y Uribe zen, Juan Aranziviarekin ezkondua zena, lekeitiarrak biak, aurrenekoaren gurasoak Eakoak baziren ere.

Cathalina del Puerto Uribe Adam de Yarza, familia legez zen “Heako Maiorazkoaren” edukitzaile. Ispaster-Lekeitioko Zubieta jauregiko nagusien senidea Hauek mea lantzeko beste ola bat zuten jauregitik ez urrun, errekan gora, egun Burdinola legez ezagutzen den parajean.

Villarreal de Berriz, aurre-ilustratua

Pedro Bernardo Villareal de Berriz

Pedro Bernardo Villareal de Berriz.

Cathalina del Puerto Juan de Aranziviarekin, Lekeitioko Andra Mari Eliza parrokialean, ezkondu zeneko eliza-agirian Juan Bernardo Villarreal de Berriz agertzen da lekuko gisa. Gizaburuagako Beingolea etxeko premuarekin ezkondua, emaztearenak ziren izen bereko burdinola eta Lekeitioko Uriarte jauregia. Villareal de Berrizen asmakizun dira, itxura guztien arabera, arkudun presak.

Presa hauek ordura arte egiten zirenak baino sendoagoak ziren, eta egiteko harri gutxiago behar zutenak, gainera. Arkudun presa honen adibide da papertegiko “presa berritik” gora oraindik ikus daitekeena. Ikuskizun badago ere nor izan zen aipatzen dugun honen egilea, ez da baztertzekoa Villareal de Berriz izatea. Izan ere, olako jabeen ezagun izateaz gain badakigu 1729an Eako Martin de Larizolaetaren oinordertzaren ardura zeramala. Larizolaeta hau Veracruz eta Habana arteko bidaian hil zen, eta ondarean Eako Santa Maria de Jesus eliza berreraikitzeko dirua utzi zuen. Badakigu, bestalde, Villareal de Berriz eliza horretako koroa egiteko lanen buru ere izan zela.

Zergatik burdinola Ean?

Eskrituretan begira, burdinola “berria” “Hean” egitearen arrazoia honako hau izan zen: “... bakarra zen erreka hartan, eta erosoa materiala biltzeko...”. Hau da, toki egokian zegoen hur zituelako basoak ikatza egiteko eta hur portua, bai mea jasotzeko eta bat totxoak kanpora ateratzeko. Dokumentuen arabera erabiltzen zen mea Somorrostrokoa zen batez ere, baztertzen ez bada ere ingurukoaz ere baliatzea, hala nola Natxitukoaz (Olagorta) edota Ispartekoaz (Argin-Iruta aldekoa), non gaur egun hondarrak ikus daitezkeen bertan.

Ez da agirietan agertzen den datu bakarra. Jakin badakigu Bordelera ere eroan izan zela itsasoz Urtubiagako olako burdina, gero han iltzeak eta bestelako burdin-lanak egiteko.

1749an Cathalina del Puerto y Uribe, alarguna eta Eako herritarrak baimena eskatzen du Maiorazkoko ondarearen parte bat saltzeko, arazo ekonomikoak direla eta.

1750ean burdinolaren jabe Ignacio Loperena agertzen da, Lekeitiokoa. Sasoi honetan jasotzen da ola ondoko etxea.

Eatarren bizimodua burdinaren inguruan

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoan aurkitutako hainbat notario-prokolotan agertzen denez, olako nagusia behartuta egon zen utzitako diruaren truke “ikatz kargak jasotzera Urtubiagako burdinolan” mailegu-hartzailearen aldetik. Zorra ikatzetan kitatze hau notario-protokoelan agertzeak ematen digu garai hartan egur-ikatzak zuen balioaren neurria.

Teknikoki egur-ikatza egurra destilatzetik lortzen da. Horretarako beharrezkoa da apurka-apurka hau berotzea airearekin kontaktuan egon gabe. Prozesuan ura eta gainerako osagai lurrunkorrak galtzen dira, hondar solidoa gelditzen den arte, egur-ikatza.

Esan dugun bezala, urtarriletik martxora artean inausten ziren zuhaitzak, gero, hilabete epel eta sikuagoetan egiteko txondorrak. Urtubiagako basetxearen egileari eskatzen zaizkion baldintzen artean honako hau irakur daiteke... “bi arku izan ditzala aurrean gurdiak pasa daitezen...”.

1761ean Ignacioren alaba, Rafaela Loperena ageri da olaren jabe, eta 1773an honen senar Joseph Ignacio de Unzeta.

1778.urteko dokumentu batek azaltzen digu zein bide erabiltzen zuten porturaino burdin landua eraman eta handik burdinolaraino burdin minerala ekartzeko. Aipatutako dokumentuan, burdinolaren jabea den Jose Ignacio Uncetak salaketa jartzen du Natxituako herritarren eta pielen kontra (leinu bakoitzak bere piel edo “alkatea”baizeukan) bidea konpondu behar dutela eskatuz, Valladolideko Chancilleriaren beteaginduan (jardunbidean).

Uncetaren kexa zera da: Burdinolatik Heako porturaino, aspaldian erabili den gurdibidea,ondotik doan errekastoaren erruz,guztiz hondatuta dagoela eta herritarrei dagokiela bide guztien konponketa, Foruak hori agintzen duela argudiatuz.Aipatutako gurdibidea erreka gurutzatu eta eskuineko aldetik Heako porturaino zihoan eta bidearen parte bat Bedaroako elizateari zegokion, kontuan izanda Heako herria Bedaroa eta Natxituako elizateen artean banatuta zegoela; baina hala ere, eta berezia iruditu zaigun arren, Uncetak ez dio bidea konpontzeko eskabidea egiten Bedaroako elizateari, Natxituakoari baizik.

1773.urtean Uncetak burdin landua geldirik bere burdinolan izan arren, eta burdin minerala eta ikatz egurra ezin dituen arren garraiatu Heako portutik burdinolaraino, bidea guztiz hondatuta dagoelako,eta forura jo arren laguntza eske, hala ere, Valladolideko Chancilleriak ez dio arrazoia ematen eta Natxituako elizatea askatu egiten du gurdibidea konpontzeko erantzunkizunetik Dokumentu honek argi erakusten digu Porturainoko bidea burdinolarako erabilia zela,gehien bat, eta erabilera horrek marka nabariak uzten zituela bertan.

1795eko suetan (xede fiskaleko erroldak dira suak) Ignacio de Unzueta lekeitiarren izenean datoz bai ola eta bai aldameneko errota, eta azken honen maizter Antonio de Endeiza.

Endeiza hau berau da 1797an errekan beheraxeago dagoen “Heako errota”,( Ikertako errota modure ezagutzen duguna,)erosten duena, nori eta Juan Francisco de Arancibiari, garai bateko Urtubiagako nagusien ondorengo bati. Endeizaren izenean ageri dira halaber Ubillako errotak (Ulla, herrikoen euskaran).

1810eko agiri batean Lekeitioko Santiago de Unzeta da burdinolako ugazaba. 1814ko Natxituko lur estatistiketan Unzetaren beraren izenean dago.

Beste auzi bat herritarrekin

1832ko agiri batean salaketa baten berri ematen da, Bizkaiko Jaurerriak Lumon duen Teniente Nagusiaren aurrean jartzen dena burdinolaren ondoko “Olaco Zubia” deritzonaren egoera negargarria dela-eta. Salaketa onartu egiten da eta hala jakinarazten zaio Natxituko Elizateko errejidoreari, beronek har dezan konponketaren ardura.

Natxituko bizilagunak elkarturik, konponketa Unzetaren alargun den Rosa Urquijo AbendaƱo bergararrak ordain dezala eskatzen dute, bera baita burdinolako nagusi senarra hil denetik, baina alferrik.Nahiz eta Natxituarrek ematen dituzten arrazoien artean honakoa ere egon : “... orain 50 urte galdetuta ea olako ugazaba zen Ignacio de Unzetak ordaindu behar zuen ala komunitateak Urtubiagako olatik Ea gainera doan gurdibidea...”, Valladolideko Errege Kantzelaritzak herritarrei eman zien arrazoia, gorago aipatu bezala.

Hala, burdinolako nagusiak ordaindu behar izan zuen ordukoan bide konponketa. Agiri horren arabera, beraz, pentsatzekoa da Eako mendaterako bidea burdinolatik egiten zela, eta erabilerak nahi baino gehiagotan hondatzen zuela zorua, honek zekartzan auzi guztiekin.

1838an Rosa Urquijok Natxituko Manuel Zabali saldu zion ola, bitartekari Juan Jose Echevarria zela.

Juan Antonio Delmasek “Guia historica del SeƱorio de Vizcaya” liburuan, 1864.urtean Natxituan zazpi errota eta burdinola bat aipatzen ditu. Hala ere, datu hori kontrajartzen da Eskualdeko Estatistika liburuetan azaltzen denarekin. 1863.urtean Natxituan Jose Domingo Etxebarriaren errota bakar bakarrik agertzen da funtzionamenduan baina ez burdinola.

Zehatz-mehatz ez badakigu ere, ia seguru esan daiteke garai hartan utzi ziola Urtubiagako olak burdina egiteari. Boluetako Santa Ana fabrikaren sorrerak (1848) eta 1849ko muga-zergak burdinolen akabua ekarri zuen.


Antepara

Ea errekako bazterrak

Mendazona auzoko baserria
Otoio Ispasterrera bidean

Ispasterreko Santiago baseliza 
XV. mende amaieran estilo gotikoan eraikia
Baseliza  herri lurretan egina bada ere, 2006an eliza katolikoak bere izenean immatrikulatu zuen

Ispasterreko etxea


Udaletxe plaza
San Migel
Otoiogaina
Bideseinaleak
Bidea



Talaiagaina

Lekeitio

Bazkaltokia

Santa Katalina
Bideseinalea


Arratsa

San Juan Talako


Mikelen heriotza
San Pedro
Itsasportua
Udaletxea

Jasokundeko Santa Maria basilika

Euskal Herriko Berant Gotikoko adibiderik ederrenetakoa da. XV.mendean eraiki zen, aurretik bertan zegoen XIII. mendeko tenplu erromanikoaren gainean.
Eraikinak hiru nabe ditu, eta haiek errematatuz girola bat. Oso deigarria da arbotanteek eta kontrahormek osatutako multzoa. Azken horiek eder apaindutako pinakuluek errematatzen dituzte.
Basilika maila duen tenpluaren barrualdetik azpimarragarriak dira kaperak, berau korritzen duen triforio apaindua eta Juan Garcia de Crisal maisuak egindako erretaula gotiko-flamenko bikaina. Erretaurala horren lanketa 1516. urtearen inguruan amiatu zen, ziurrenez.Urrez bainatutako erretaula polikromatu hori Estatuko hirugarren handiena da, estilo horren barruan, Sevillakoaren eta Toledokoaren ostean.

Uriarte Jauregia

Jauregi barroko eder hori 1677an eraiki zuen Lucas Longa arkitektoak. Eraikinak erdi aroko dorre izan zena biltzen du.
Jauregia joateko eskailera zabala igaro behar da, eta bertako fatxada nagusiak, arku hirukoitzak eusten duen atari ederra du. Azken solairuan zentraturik, eraikinak armarri bikaina du. Uriarte Jauregia Pedro Bernardo Villarreal de Berriz aristokrataren bizileku izan zen.
Etxera bueltan