Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2025(e)ko apirilaren 27(a), igandea

Dorletagaina-Dominaga-Deba iturria-Angutia I,L.a-Hirumugarrieta.Degurixa-Lexargarate-Dominaga

Bilbon goiz ederra

Tantadui basoan Deba ibaiaren sigi-sagak

Hiruerreketa: Urkitza, Usakoatxa eta Deba errekak.
Deba ibaiaren iturburua
GI i.l 37 utzi eta I.L. hartu
Elgeako lepoa

Gu, Mugarriluzerantz
ElgeaII, tumulua

Hirumugarrieta laino artean
Jada asko ikusi barik, hemendik aurrera Degurixa zehar batere ez!
Birebereko arraska

Hamaiketakoa
Leizargaraten Bat begira!
Murrukixoko txabolan jantokia
Bertotik bista
Makatzgain

Pagadia eguzkitan. Aldea!

1958ko urriaren 25ean Dorletako Ama koroatu zen Arlabanen. Arrasateko parroko eta artzapez zen Jose Luis IƱarrak egin zituen elizkizunak.



Dorletako Txirrindulari Batzordea sortu zen eta hauek izan ziren Dorletako ama txirrindularien zaindari izendatzea lortu zutenak. Lehenik eta behin Gatzagako parrokoari eta Donostiako apezpikuari adierazi zitzaien asmoa. Hauek onartu zutenean, Gipuzkoa eta Bizkaiako Txirrindulari batzordeei proposatu zitzaien eta hauek ekimena bultzatzea erabaki zuten.

Espainiako Txirrindulari Elkarteko arduradunarekin harremanetan jarri ondoren, batzordea, Dorletako Ama txirrindularien zaindari izateko "Aulki Santua"ren adierazpen kanonikoa lortzeko lanetan hasi zen.

Honetarako, hiru txirrindulari Erromara joan ziren bizikletaz, "Errituen Kongregazio Sakratuarendako" Donostiako Prelatuak goratutako otoitzak zeramatzaten.

Abuztuaren 8an, Juan XXIII Aita Santuak audientzia berezian hartu zituen txirrindulariak eta Espainiako Txirrindularien Elkartea eta Herrialdeetako Elkarteak ere han izan ziren.

1973an Estatutu Ofizialak onartu zituen Espainiako Elkarteak.

Dorletako Andre Mariaganako debozioak bizirik iraun du gaur arte. Ama Birjina, txirrindularien zaindari unibertsala da.

Debozio honi esker txirrindulari askok beraien malloitak eskeini diote Ama Birjinari esker onaren seinale. Santutegiaren barnean, eskeinitako mailloten erakusketa bat dago ikusgai. Bertan txirrindularitzaren munduan profesional ospetsu izan diren askorenak biltzen dira.

Afizioari esker Txirrindulari batzordeak lanean jarraitzen du.


Leintz Gatzagako hirigunearen edertasunak garai bateko ospea irudikatzen du.
Hirigunearen egitura honakoa da: hiru kale paralelo ditu eta horiek zeharkatzen dituen beste kale bat dago. Hirigunea eraiki zenetik, inguruan harresia altxatu zen, kanpoko eraso ugariei aurre egiteko. Hala ere, lehenago beste hirigune bat egon zen, baina 1371an gertatutako sute batek suntsitu zuen.

Jatorrian herrira sartzeko ateak zazpi ziren arren, gaur egun bost baino ez daude; mendebaldekoa da nagusia eta Gaztela-Leongo armarria du. 
Alboan, Ostatua jauregia




Hirigunean dauden etxeak, ilaratan daude antolatuta. Erdian, eliza eta hamabi tutuko iturria "as de copas" deitutakoa. Harrian tailatutako iturri hau " As de Copas" izenez ezagutzen da. Herri erdian dago eta hamabi tutuetatik ur freskoa dario aska handira. 1710. urtean hodieri guztia aldatu zuten eta gaur egun duen aska 1725. urtean Maestre Imazek eginikoa da.
Sakonean Errosario Ama Birjinaren atea




Leintz Gatzagak oinetxe, jauregi eta dotorezia handiko eraikin ugari ditu eta, ezin dira aipatu gabe utzi eraikinetako blasoiak, armarriak eta portaleak.

Udaletxea XVIII mendekoa, erdikaldeko armarria Austriarren etxekoa dugu eta bi aldamenetara dituen armarriak Gatzagakoak dira. Dorletako gaztelua eta alde bakoitzean gatza ekoizten bi dorla.
Garro jauregia.
Erdiko kalean dago eraikin barroko hau. XVII. mende amaierakoa da. Ertz batean armarria dauka, kanpoan zitori horiaren forma duen gurutzeaz eta aurrera begira dauden lau otso ibiltarik osatzen dutena.

Berriztatu ondoren 1987.urtetik Leintz Gatzagako Kultur Etxea da.




Soran jauregia

Antzinako Soran jauregia XVI. mendean eraiki zen eta bi dorrek osaturiko jauregi ederra zen. Errege-erreginak Leintz Gatzagatik igarotzen zirenean beren segizioak Soran jauregian hartzen zuen ostatu. Soran familiaren ondorengo batek ordea jauregia eraitsi eta harriz harri Nafarroan berreraiki zuen.

1764 urtean gaur egungo Soran jauregia altxatu zen zaharra egon zen tokian.

2006 eta 2007 urteen artean eraikina berriztu egin zuten eta gaur egun hotela dago bertan.

Estilo barrokoa duen eraikina da. Beheko solairuaz gain bi solairu ditu. Fatxada nagusiari dagokionez lehenengo solairuan hiru balkoi ageri dira, baina erdikoa besteak baino handiagoa da. Bigarren solairuan hiru lehio ditu.

Atzealdera Deba ibaiaren haranari begira egurrezko balkoi batek zeharkatzen du aurpegi guztia eta azpiko solairuan begiratoki ederra dauka.

Santiago atea sakonean




Pilar atea


Errotazar baserria Deba ibaia aurrez aurre


Dorletako Amaren Santutegia edo Gazteluko Andre Mariaren eliza.

Dorletako Andre Mariaren Santutegia, ur gaziko iturriaren inguruan garatutako bizimodua eta ekonomia babesteko erromatarrek eraikitako gazteluaren ondarretatik sortutakoa da. 

1331. urtean hiribildua sortu zenean Santutegiak parrokia izaera galdu zuen, hiribilduan sortutako San Millan elizak hartu bait zuen haren lekua. Santiago bideko erromesen ostatu eta Erret bidetik Gaztela eta Frantziara zihoazenen ostatu bihurtu zen. Ospederiaren arduradunak bertako beatak izan ziren.
Garai batean, donazio ugari jaso zituen Santutegiak eta laguntza hauei esker berriztapen asko egin ziren. Donazio hauen artean El Greco-ren kuadro bat zegoen, gaur egun Obispaduan aurkitzen da.




Gaur egun duen itxura XVII.mendekoa da. Hala eta guztiz, ertarokoak diren erliebeak gordetzen ditu. Urteetan zehar egindako aldaketen ondorioz, estilo ezberdinen nahasketa bat da.

Egungo imajina hasierakoa ez bada ere, XIII eta XIV mendeetako taila polikromatua da eta Ama eta Semea elkarri begira ageri ditu.

Dorletako Santutegiko mezak maiatzetik iraileko azken iganderarte izaten dira, igandero 12.30tan. (Uztaileko lehenengo igandean ezik, egun hortan San Martin baselizan izaten da.)







 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina